inprimatu
Iruñako itzulia
Izenburua:
Iruñako itzulia
Sinadura:
Bertsuzale suharra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bertsuzale suharra

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1953.zk.
Orrialdea:
3

Iruñako itzulia

 

Bertsuzale suharra

 

 1

 

 Egundainotik ez bainaiz izan ni batere bertsulari

 Orai nahi dut gai berri batez hortxet hasi nik kantari

 Nafarroako bertsularien txapelketa azkenari

 Bertsuzaleek orok Iruñan pasa dugun egunari.

 

 2

 

 Goizean goizik harroturikan joan gara Garazira

 Hantxet gure zai zagoenaren autobusaren hartzera

 Bide guzian giro onean bazen irri ta kondaira

 Ohartu gabe sartu gara gu Iruñako Gaiarrera.

 

 3

 

 Taula pineau bertsulariak hantxetan zortzi zirela

 Eskaini dure saio ederra beti ohi den bezela

 Han ziren gaiak izanagatik zenbatzu nahiko zaila

 Mixel Xalbadorrek hartu izan du merezi zuen txapela.

 

 4

 

 Mixelentzat txapelño hori ez baitzen sari bakarra

 Kartzelako gai horretan ere ukan du kopa ederra

 Bihotzetikan arizan dela horixe gauza segurra

 Goresmenekin Mixel maitea har zazu nere agurra.

 

 5

 

 Gutarik nehork ez ezagutzen aurten arte Arozena

 Txapelgo hortan horrek hartu du sarietan bigarrena

 Bertsularia guziz alaia ta beti omore ona

 Gu guzientzat hauxe etxenplu ederra eman duena.

 

 6

 

 Hango bertze sei bertsulariek izan dute kopa bana

 Guziz edema izana baita heiek egin duten lana

 Xalbadorek han gero eginik hango agurra azkena

 Oro joan gara laster lasterrik bazkari on baten gana.

 

 7

 

 Bazkal ondoan ere aditu izan dira zenbait bertsu

 Ordu horretan izaten baita ardura barrenean su

 Gero etxera abiatzeko eman daukute abisu

 Baiginaukan guk ordu artino harturik hanbat deskantsu.

 

 8

 

 Nafarroako txapelket horrek hor izan du bukaera

 Halere bertsu saio batzuek izanen dira aurrera

 Hemendanikan nik egiten dut bihotzetikan galdera

 Bertsularitza hori sustenga dezagun denek batera.


inprimatu