inprimatu
Irisarriko kantari eguna
Izenburua:
Irisarriko kantari eguna
Sinadura:
Bertsuzale suharra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bertsuzale suharra

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1963.zk.
Orrialdea:
3

Irisarriko kantari eguna

 

Bertsuzale suharra

 

 1

 

 Apiril hunen hamazazpia hor harturik eguntako

 Gai berri batez baliatzen naiz bertan kantari hasteko

 Lehenbizian bihotz bihotzez Irisarri agurtzeko

 Hango elizan bildurik bazen goizetik kantari asko

 Denek boz beraz berpiztua den Jesus Jauna goresteko (bis)

 

 2

 

 Kantu aide bat gintuelarik hortarako ikasiak

 Bosteun kantarik meza batean eman ditugu guziak.

 Zein plazer men egun horretan Irisartar izaiteak

 Irrati bidez Euskal-Herriak ez ziren hor ahantziak

 Denak lagunizen gintuela hor Jaun-Goikoaren graziak (bis)

 

 3

 

 Esker hero bat denen gidari ginuen Boulin jaunari

 Miretsirikan egon daiteke bai hunen talenduari

 Bakarzka kantuz berdin bertsuka hor arizan direneri

 Organo joile eta han ziren kantu taide guzieri

 Oroz gainetik eskerrak ere Emil Larre artzainari (bis)

 

 4

 

 Meza ondoan elgarrekilan bustirik gure zintzurra

 Talde bakotxa joaiten zela mahai baten ingurura

 Gure partetik Agerraldiko sala barne ederrera

 Jan eta edan euskal kantuak emanez orok batera

 Gisa honetan lehia daite bide hortan segitzera (bis)

 

 5

 

 Bide hortarik segitu behar hor ez da behar dudarik

 Euskal-Herria akabo daike fede ta kantu gaberik

 Zenbait taldetan diote segur ez dagoela gazterik

 Nik ez dut uste gauza horretan badela etsitzekorik

 Euskaltasun ta fede kartsuan ikus daitezke bildurik (bis)


inprimatu