inprimatu
Nortasuna
Izenburua:
Nortasuna
Sinadura:
Berro, M.E.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Berro, M.E

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1979
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1518.zk.
Orrialdea:
6

Nortasuna

 

Berro, M.E.

 

 1

 

 Aitamek sorte naute betikotz Euskaldun

 Zerura buruz nago heietaz eskerdun

 Etorkizun bakarra biziaren lagun

 Gizontasun leiala ezin uka egun.

 

 2

 

 Lekuko maitasunak mintzaira egin du

 Herritar den bihotzak berme hori bildu

 Nola errexiñola, kanturik ez badu

 Ni ere hola naike Euskara ez banu.

 

 3

 

 Izaiteaz eman daut herriak hazkurri

 Arbason ohidurak zalnetan ezarri

 Hain azkar xurgaturik haurrak ber'amari

 Odola bero daukat ene Euskarari.

 

 4

 

 Arrotzaren mirailak nahiz enganatu

 Nortasuna deraukat izaitez sakratu

 Ene Euskaldungoa ezin dut aldatu

 Gizona ez da behar pildarentzat hartu.

 

 5

 

 Gazte maitea dautzut errangoa zuri

 Ama baten galdea bere umeari

 Euskara jos dezazun zure bihotzar

 Maitasun hortaz zauden herri altxagarri.

 

 6

 

 Goiko oihu samina Euskal-herriari

 Mendek egin «Etxea» ez dadin erori

 Nortasunaren jabe egon zaiten bet!

 Herria, atzar zaite, xuti Euskarari!


inprimatu