inprimatu
Eskerdun
Izenburua:
Eskerdun
Sinadura:
Berro, M.E.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Berro, M.E

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1454.zk.
Orrialdea:
5

Eskerdun

 

Berro, M.E.

 

 1

 

 Urepeleko lurrak o zer balioa

 Pagorik ederrenak hor egin erroa

 Negu beltzean ere berde du ostoa

 Dohain berezi hori zoin den arraroa.

 

 2

 

 Ardura gan nindaike arbol horren pera

 Bihotz xukatuaren berriz freskatzera

 Hazkurri azkarrean odol berritzera

 Euskaldun asko bada ene arabera.

 

 3

 

 Zuri otoitzez nago, Xalbador maitea

 Zorionez har azu gure elgartzea

 Samina izan zauku zutaz berextea

 Orai orroitzapenez bihotza betea.

 

 4

 

 Zure pertsuak Aran herri mezulari

 Same eginbidea minbera ezarri

 «Odolaren mintzoan» eman duzu argi

 Dohatsuen taldean gu nahiz ezarri.

 

 5

 

 «Odolaren mintzoak» fedezko dohaina

 Mendek kanta bezate pertsuez errana

 Oihartzunak harturik gogoa hain barna

 Euskal-herria dadin betiko egina.

 

 6

 

 Eskerdun gaiten izan gure Xalbadorri

 Bihotz bat aman baitu Euskal-herriari

 Elgartuz dugun atxik kartsu eta garb!

 Etorkizun ederra gure gozagarri.


inprimatu