inprimatu
Sagardua degu ardua baņo zarrago
Izenburua:
Sagardua degu ardua baņo zarrago
Sinadura:
Berridi, Andoni
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Berridi, Andoni

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
35.zk.
Orrialdea:
219

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Sagardua degu ardua baņo zarrago

 

Berridi, Antoniyo

 

 1

 

 Danok dakigu nola kondairak

 erakusten digun ala

 ardua intzun gizona Noe

 lenengo izandu zala;

 baņan uste det gaurre oraindik

 asko egongo gerala

 noiztik datorren sagarduaren

 aurrena eztakiyala;

 eta Adan'ek asarre aldi

 batian sortuba dala.

 

 2

 

 Erakutsiyaz demoniņua

 sube bateren antzera

 jakiņik gaude nola eroizan

 Adan pekatu beltzera,

 Paraisoko bizi ederra

 ekarri zuen galtzera;

 nolaz sortu zan lendabiziko

 txotx berriyen azaltzera

 asko tokita eman liteke

 bertsuetan zabaltzera.

 

 3

 

 Egun batian zebillen Adan

 bere emaztiarekin,

 buruba makur ixillik eta

 nai gabe aundiyarekin,

 gogoraturik len galdutako

 zori ontasun arrekin,

 ta nunbatetan suaitz artian

 margo ori ederrakin

 bai ikusten dun sagarrarena

 ale ugariyarekin.

 

 4

 

 Suaitza ura ikusi eta

 Adan dardarka jarri zan,

 ikaratuta bertan miņ inda

 erori biar zun gisan,

 bi eskubakin burubai elduz

 geldirik egon ezintzan,

 noize baitere errendituba

 auspez lurrian etzin zan,

 naigabe ori pasa ondoren

 gero negarrez asi zan.

 

 5

 

 Arriturikan emazte Ebak

 esan ziyon senarrari:

 -Miņ aundiyenbat altzeukan negar

 eiteko orren ugari?

 Erantzun ziyon: -Ez altzerade

 oraindik kontun erori?

 ŋEz dezu ikusten aurreko suaitz

 madarikatuba ori,

 betiko galduazi diguna

 Paraisua biyori?

 

 6

 

 Ori aditu bezin aguro

 buruba egin zun jira,

 alakoxeko bizitasunez

 ark esandako tokira,

 eta Adan'i galdetu ziyon,

 ezin aspertuz begira:

 -Oyek dirade sagar ederrak

 ezer ederrik badira,

 bat berenikan proatutzeko

 utzi zaidazu sikira.

 

 7

 

 Ori entzunik altxa ta juntzan

 asarre sutzu betian,

 sagar zuaitza ori zeguan

 tokira salto batian,

 gora iyota astindu zuban

 sartuta adar tartian,

 etzan gelditu ale guziyak

 lurrera bota artian,

 itxuraz iņon geyo sagarrik

 izango etzan ustian.

 

 8

 

 Sagarra oyek erori ala

 jiraka aldapa bera

 danak pill inda gelditu ziran

 sartuta zulo batera,

 emazte Eba jun etzediyen

 bere ixilik jatera,

 jatxi zan arri aundiyenakin

 aik zanpatuta ustera

 zeuden guziyak txetu artian

 etzan andikan atera.

 

 9

 

 Ori pasata gero andikan

 egun batzuben buruban,

 jatenan billa zebiltzan biyak

 oitura zuten moduban,

 gosia eta egarriyakin

 auldurik asko orduban,

 egon aldi bat gerta zitzayen

 zuluba aren onduban

 lengo asarre eta nekiak

 nunbait etzauzkan goguban.

 

 10

 

 Egarriyakin ezin egonik

 Eba jarri zan zutikan,

 eta asi zan inguru artan

 billatzen zuan urikan;

 andikan laxter ikusi zuben

 nola zulo batetikan

 ixuritzen zan likurt garbi bat

 txirriyan belar petikan,

 eta Adan'i ots egin ziyon

 pozakin zoraturikan.

 

 11

 

 Adan'ek arriz zanpatutako

 sagarren zumu gorriya,

 eguzkiyaren indarrak zegon

 irakiņikan jarriya,

 ezinda geyo andik eranez

 kendu zuten egarriya,

 eranez: -Etzan izan kaltetan

 gure asarre aldiya.

 Orra noletan Adan'ek intzun

 lenbiziko txotx berriya.

 

 12

 

 Euskal-erriyan ezta erairik

 ori dan baņo nayago,

 eta eztare izaten danik

 iņone ugariyago;

 orain jakiņik egongo gera

 ez genakinak lenago,

 batere keskik jarri betanik

 garbi ikusiya dago,

 nun sagardua arkitzen dala

 ardua baņo zarrago.

 


inprimatu