inprimatu
Nekazari-jatorrarennekazaritza
Izenburua:
Nekazari-jatorrarennekazaritza
Sinadura:
Berridi, Andoni
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Berridi, Andoni

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
24.zk.
Orrialdea:
151

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nekazari-jatorraren nekazaritza

 

Berridi, Antoniyo

 

 1

 

 Gizonak badu sufritu biar

 bere lanari eutziyaz

 nekazaritza gogortxuena

 bada nere iritziyaz;

 egualdi on da txarrak

 aize ta kaskabarrak

 zatitu eta utziyaz

 jarduntzen dira biarra dala

 danontzat erakutziyaz.

 

 2

 

 Sosegurikan iņolaz ere

 eztute beņe artuko

 ezbadiyote beren lanari

 ekiten jaiki orduko;

 nola ukullubetan

 ala kanpo lanetan

 gogoz diyote elduko

 ara urtiak ditun lau erak

 nolaz duten jarraituko.

 

 3

 

 UDARA BERRIYA-N

 

 Nabaitzerako egun sentiyak

 argitzera ein dubeia

 nekazariya arreta aundiz

 jaikiko da andik bela;

 lenengo siņatuta

 otoitzak bukatuta

 juango da lajarik gela

 beko ukulluko ganaduari

 miatutzera ganbela.

 

 4

 

 Aldaturikan belar gozua

 ta orbela azpitara

 uda berriyan pozez juango da

 txistuka jorraketara;

 birigarruen kantak

 mikaren zalapartak

 sentidiran txaretara

 gogoz entzunez iritxikoda

 bere lan toki bertara.

 

 5

 

 UDARA'N

 

 Ganadubak goiz ustartu eta

 arida sallak urratuz

 ita aurrian mutill koskor bat

 zintzo ta pizkorra artuz;

 nekazari pijua

 atzetikan dijua

 goldia zuzen moldatuz

 aren ondoren karramarrua

 azkar jartzeko zaletuz.

 

 6

 

 Gero sokilla txikitutzeko

 sokor mazua artuta

 arriarekin lurra ustendu

 gainkiro maniatuta;

 kentzeko egarriya

 eukiko du jarriya

 muntu zuluan sartuta

 txarruan kontuz pitar preskua

 sotalakin tapatuta.

 

 7

 

 UDARA AZKENIA'N

 

 Ebakitako beratzen utzik

 dauden belarrak soruban

 zelayetako allubre eta

 paotxa ala moduban

 eskobariaz bilduz

 garbituta arinduz

 jarritzen ditun orduban

 meta dollortzuk egingo ditu

 etxe atai inguruban.

 

 8

 

 Gari baba ta artuz beterik 

 kutxa zar ta belakiyak

 agayetatik baburrun lekak

 zintzillik pilla aundiyak;

 Udare ta sagarrak

 tapatuta belarrak

 oritzen kontuz jarriyak

 baratza eta sagastitikan

 berezi ta ekarriyak.

 

 9

 

 NEGUBA'N

 

 Arturik soka itaya sarda

 sakua bizkar gaņetik

 ote jornada pisua aldiz

 ekarrikodu basotik;

 gero askan txetuta

 errejilloiz nastuta

 ganadun marru gosotik

 eman aurrian oju bat iņez

 ixildukoira golpetik.

 

 10

 

 Turmoi, tximistak eta aiziak

 baztar guziyak puskatuz

 nekazariya keskarik gabe

 arida etxian sartuz;

 derizkayon tokiyan

 exerita alkiyan

 bizkarra bera makurtuz

 eskuan daukan arta buruba

 saski batera aletuz.

 

 11

 

 Elur aiziak ebaki biar

 nun'ai jeletan putzuba

 kanpuan dagon gauza guziya

 berriz ala modutzuba;

 nekazari jatorra

 bulartzu ta gogorra,

 naiz izan giro gaixtuba

 arbi ta presta abituko da

 artuta bizkar txostuba.

 

 12

 

 Gaņera aldiz Uriz kanpuan

 egintzak izaten ditu

 ango berriyak jakin betanik

 ezin liteke gelditu;

 peri sonatuetan

 berak dakizkinetan

 saldu erosik moldatu

 nekazariyak bizi modua

 opta itendu jokatu.

 


inprimatu