inprimatu
Gipuzkoako Lege Zarrak eta beren batzarreak
Izenburua:
Gipuzkoako Lege Zarrak eta beren batzarreak
Sinadura:
Berridi, Andoni
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Berridi, Andoni

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
28.zk.
Orrialdea:
175

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gipuzkoako lege zarrak eta beren batzarreak

 

Berridi, Antoniyo

 

 1

 

 Adierazten zalla da gure

 Lege Zarraren jayotza

 da antziņako nun eztaguan

 orren sustrayan oroitza,

 baņa kondaira argiratzen du

 arrastuaren aitortza,

 zer atsegiņ da maitatiya dan

 daukaizkin zati bakoitza,

 aitatu utzak pozez jartzen du

 euskaldunaren biyotza.

 

 2

 

 Berdin gabeko lege ederrak

 genitun garai ayetan,

 Batzarrak biltzen ziran urtero

 gure Euskal-erriyetan

 gizon ernenak etortzen ziran

 naiz bizi urrutiyetan,

 Euskera beste izkuntzik etzan

 ayen mingaiņ garbiyetan

 gaur don ainbeste desberdintasun

 etzegon aundizkiyetan.

 

 3

 

 Eskillen otzak jartzen zituzten

 aurrez adieraziyak

 Batzarreak zein garaizuetan

 izango ziran asiyak,

 an biltzen ziran Gipuzkoako

 alkate jauna guziyak,

 Aberats jende dotoria ta

 basarritar nagusiyak,

 danak gutarrak alkar maitiak

 eta ongi ikusiyak.

 

 4

 

 Urtian beingo Batzar ederrak

 eokitzen zan erriyan

 amabost egun irauten zuten

 gogozko erromeriyan,

 Eliz puntziyo bikaņak asten

 ziran lenengo aldiyan,

 Meza Nausira sarturik danak

 danboliņ sortu aundiyan

 San Inaziyon ibilketaren

 oso goxo doaigarriyan.

 

 5

 

 Meza Nausiya buka ondoren

 erriko atari plazan

 galai argiyak eta yayuak

 asten ziran esku dantzan

 diputadu ta prokuradore

 biartzubakin jolasan,

 ortik oroitu euskaldunaren

 elkartasuna nola zan,

 gaur ala giņan odol txarrakin

 iņor kutzatu ezpazan.

 

 6

 

 Egun oyetan ostatu danak

 egoten ziran betiak

 beste etxetan ezagun edo

 bertako parientiak,

 auzo menditik jatxitzen ziran

 neska sall balientiak;

 ayen biyotza postutzen zitun

 esku dantzara juatiak,

 orainguaren antzik etzuten

 orduko jende gaztiak.

 

 7

 

 Konsejo edo orri etxian

 Batzarrean gizon jaunak

 utz egin gabe beren ordutan

 bilduko ziraden danak

 entzunaz zintzo eta garbiro

 bata bestien esanak,

 adieraziz probintziyako

 gora berak eta lanak,

 erabakitzen zituzten ontzat

 gauza konboni ziranak.

 

 8

 

 Oyek ziraden lengo Fueroak

 eta gure Lege Zarrak

 ta euskaldunen txit biyotzeko

 zori oneko Batzarrak,

 nola bildotx bat eman lezaken

 arranuban atzaparrak,

 ala moduban kendu ziguten

 agintzak eta indarrak,

 Gipuzkoako semiarentzat

 zer naigabe ta negarrak.

 

 9

 

 Gipuzkoako seme garbiyak

 jarri gaitezen ernayak

 gerora beira egon betanik

 orain ditugu garayak

 menderatzeko dabiltzatenak

 gu betiko galdu nayak,

 danon indarrak bat inditzagun

 nola geraden anayak,

 eta orduban zabaldukoira

 guretzat egun alayak.

 

 10

 

 Igartubeko zaņik txikina

 lur on xamarran sartzera

 denborarekin etorritzenda `

 indar aundiya artzera,

 gaur Fueruaren kutzuba dago

 saņa orreren antzera,

 euskaldun odol jatorrekuak

 danok bat iņik jartzera,

 Lege Zarrak ta bere Fueruak

 guriak dira atzera.

 


inprimatu