inprimatu
Euskera gordetzeko arrazoi ta biriak
Izenburua:
Euskera gordetzeko arrazoi ta biriak
Sinadura:
Berridi, Andoni
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Berridi, Andoni

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
17.zk.
Orrialdea:
107

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Euskera gordetzeko  arrazoi ta biriak

 

Berridi, Antoniyo

 

 1

 

 Jaungoikuaren aldetik

 ditugun doayetatik

 zuzena bestetatik

 alde guzietatik

 izkuntza zuna atera

 lendabiziko Euskera.

 

 2

 

 Abere'etatik desberdiņ

 izkera arkitu dediņ,

 bakarra zuban egiņ

 gaurre alazan baldiņ,

 ez gaixtotzera jendia

 ala egintzan ordia.

 

 3

 

 Bakarra izan genduban

 asieratik munduban,

 eta iragun zuban

 dagonez liburuban

 milla zortziregun urte

 dorre bat asi bitarte.

 

 4

 

 Babel omen zan izenez

 dorria arek zubenez,

 ualdin beldurrez

 irakurri degunez,

 naizan ori egitia

 gizon gaixtuben artia.

 

 5

 

 Kastigua andik sarri

 Jaungoikuak ziyen jarri;

 ainbat izkuntza berri

 nola gogor iņ arri;

 gelditu ziran bezela

 zer egin etzekitela.

 

 6

 

 Guziyak izkuntza bana

 oso desberdiya dana;

 aitu izan derana,

 itxurare daukana,

 an sortu zala Euskera,

 danetan zarrena bera.

 

 7

 

 Bi iritzitan jarriya

 dagon izkuntza garbiya;

 lurpera ezten abiya,

 arrazoi bat aundiya

 dadukatenak gu gera

 gordetzezkero Euskera

 

 8

 

 Bagaude asko euskaldun

 ama ikasibe nordun

 txikiyak ziran ordun

 etzayelako jardun

 erakutsitzera jator,

 okerra ortikan dator.

 

 9

 

 Kalian da mendiyetan,

 etxe ta pameliyetan,

 naiz aundi txikiyetan

 denbora guziyetan

 beti Euskera itzegiņ

 txutik zuzen jarri dediņ

 

 10

 

 Alkartegi naiz batzoki

 ta beste asko billtoki

 daudenak ezte gaizki

 baņa ez dira aski,

 geyo biardira jarri,

 gogoz lagunduz alkarri.

 

 11

 

 Guraso jatorrak etzi,

 seme ta alabak jantzi,

 euskera erakutsi,

 ez zabarkeriz utzi,

 orain artian bezela

 akabo gera bestela.

 

 12

 

 Ama Euskera guriak

 dituben itz primoriak,

 guk beraren semiak

 mantentzeko biriak

 nola dauzkagun aundiyak

 saya gaitezen guziyak.

 


inprimatu