inprimatu
Extaiak bizikletan
Izenburua:
Extaiak bizikletan
Sinadura:
Berho, J.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Berho, J

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1041.zk.
Orrialdea:
4

Extaiak bizikletan

 

Berho, J.

 

 1

 

 Nor ez da hemen ohartu oraiko janizari?

 Usaia xahar guziak zaizku aldatzen ari.

 Jendea nahi dukete harritua ezarri,

 Eztaietan aldi bakotx sakatuz zerbait berri.

 

 2

 

 Nunbait izan berria niz ezteia batzuetan,

 ikusiak ikusirik ez bainiz urrikitan...

 Eztailiarrak airoski bana bizikletetan,

 Frantziako itzulia imitatuz denetan

 

 3

 

 Herriko jendea hor zen bide-bazterretik so,

 Jaun-andre esposen beha, kurios alaintso...

 Erreklama aurdikitzen ari ziren lau atso,

 «Hoparlurekin» kantari moltzo bat besoz-beso.

 

 4

 

 Paper batzu salgei ziren hiruzpalau sosetan,

 Lasterkarien izenak ezarririk heletan;

 Heien lumeroak ere, ezagut-beharretan.

 Hek pasatzeko orena emana zen nunbait-han.

 

 5

 

 Eguerdi abantzu baitzen eta deus ez ageri,

 Ni kexu bainan norbaitek argi egin daut niri

 «Kontra dukete aizea, buhaka sudurrari!

 «Nun ez den esposa kolpez «degonflaturik» jarri...

 

 6

 

 Bet-betan bihurgunean, ezpata gora-gora,

 Herriko mutila oihuz: «Hor dira, bai hor dira!»

 Jendea esku-zartaka, tira ahala tira,

 Esposari orro handiz: «Emak hor, Jean azkarra».

 

 7

 

 Jean horrek, egin erran, anderea besotik

 Bazuen mereximendu, herrestan zaukalarik.

 Emazte gaixoa, zaia gatean maiz loturik,

 Dena izerdi heldu zen, gorri-beltza eginik,

 

 8

 

 Beranduak gero heldu zaharrak lau minutez,

 Nahiz oraino polliki zabiltzan gure ustez.

 Bainan aita-ginarreba urtua zen ahalgez,

 Jean-en amak garraiturik doi-doia bulhar batez.

 

 9

 

 Eliza-bortan bazela gaitzeko jendeketa,

 Ateratzen ikusteko andanaren potreta!

 Gero bakotxen lepotik eman-eta museta,

 Gomit guziak joan ziren, harturik bizikleta.

 

 10

 

 Birazka bidetan gaindi bazabiltzan goxoki,

 Musetatik ahoratuz edari eta jaki!

 Bufet-etan ez bezala denek izanez alki,

 Lekuz, airez, nehun ere ez zitazken hobeki.

 

 11

 

 Ezkont-berriak ez ziren batere gaizkiago,

 Errodaz-erroda joanak bi-biak etxerako,

 Orantziako itzulia ondoan egiteko...

 Hameka mila zorion ezkont-berriendako!


inprimatu