inprimatu
Lau sasoinak
Izenburua:
Lau sasoinak
Sinadura:
Bereterbide, Fabien
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bereterbide, Fabien

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1955
Argitalpenaren urtea:
Alea:
279.zk.
Orrialdea:
3

Lau sasoinak

 

Bereterbide, Fabien

 

 1

 

 Pasatu zen larrezkena, urtzo multzoekin,

 Eremanaz osto frango burrustan berekin;

 Biphildu zauzkun arbolak, oihan ainitzekin;

 Gorritu mendi mazelak, ospe haundirekin!

 

 2

 

 Gurtuak, ichil-ichila, aldiz oihanpetan,

 Ihiztariak zabiltzan, boneta kopetan,

 Urtzorik pausatzen zenez arbola kaskotan,

 Haitza gaineko abarrak hunkituz askotan.

 

 3

 

 Laborariek zituzten iratzeak sartzen,

 Arbez, linez eta orgez, etcherat bilhatzen;

 Bai ere baitzioten maiz zintzurra idortzen

 Irrintzina zombaitekin, mahatsak arnotzen.

 

 4

 

 Haur-intziren gibeletik laster da nigarra;

 Lano beltzen sabelean, jadanik elhurra...

 Irin churiz betetzen du kampoan pegarra:

 Eiharazin zerukoa, ez da ez zuhurra!

 

 5

 

 Elhur zelai haunditarik laster hatsantua,

 Gero iphar eskualdetik, haize hornatua

 Sartu zizaukun firrindan, oi zer bekatua!

 Lepo zokotik beheiti, madarikatua!

 

 6

 

 Supazter chokoak badu, holakotan segur,

 Arrakant frango zinez, eta ainitz egur...

 Etche zakur ta labrika, ukanik er'hezur,

 Komuzki han dira denak, ichil eta uzkur...

 

 7

 

 Primadera agertu da elhurraren petik;

 Chorietan gehienak beren ohantzetik;

 Goiz-ats ez dira baratzen ezti kantatzetik

 Aro ona erran nahiz guri ahapetik.

 

 8

 

 Pentzeak iratzarturik urgulutan dira

 Lore churi honbestekin, badute dirdira;

 Undar elhur errestoak joanikan, mendira,

 Langileak badoazi alhorrean erdira.

 

 9

 

 Oihana orai beztitzen edergailuz ari;

 Plazetan pllotariek badute behari:

 Hechil artetik chaharra beha ogiari,

 Nasaiki izanen denez, sos eta janhari!

 

 10

 

 Iguzkia zoin den eder preso denarentzat!

 Hori denek badakite; halere norentzat

 Gauza finkatuagoarik ezinez harentzat!

 Chorikumea jelos da, airean direnentzat

 

 11

 

 Ez nuke gaztetegi hau behar bortaratu,

 Presundei lazgariekin herraz parekatu:

 Baina hemengo choriek nahi eskapatu:

 Segur udan plazerekin hemendik libratu!

 

 12

 

 Hemen udak askorentzat hori du erraiten!

 Plajetako deskantsuak uztailak emaiten;

 Beren buruaren jabe orduan izaten;

 Halere urritan dira hunat iragaiten.


inprimatu