inprimatu
Ilhun beltzaren erditik, kukuru bat menturatzen
Izenburua:
Ilhun beltzaren erditik, kukuru bat menturatzen
Sinadura:
Bereterbide, Fabien
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bereterbide, Fabien

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
Alea:
293.zk.
Orrialdea:
4

Ilhun beltzaren erditik, kukuru bat menturatzen

 

Bereterbide, Fabien

 

 1

 

 Ilhun beltzaren, erditik, kukuru bat menturatzen;

 Mendre mendrea airean, izar churirat altchatzen:

 Auzoko oilar guziak, dituelarik jatzartzen,

 Itzindua den bezala, pindar frangotan zabaltzen.

 

 2

 

 Kantu zorrotz horietan, ilhumbeak hor kasatu,

 Mendi gainean delarik, haize ahul bat pasatu;

 Argi zeinuak laņoki, ezkilatik eskapatu,

 Iduriz nahi dutela, bat bertzea harrapatu...

 

 3

 

 Chori umeak ikharan egon dira gau guzia;

 Arbol handiaren puntan, chume zagon ohantzia...

 Orai ahatik librantchak irabazten du auzia;

 Kantu charameletan da ondikotz heien bizia.

 

 4

 

 Argi batzu piztu dira sukaldetan han hemenka.

 Maiz ere ordian haste, cherriteietan kurrinka.

 Haur ttipia jatzarturik, amari laster oihuka:

 Saski pean chitoekin, khechatzen oilo kooka...

 

 5

 

 Laboraria ardura harrotzen da goichtierrik,

 Kafe chorta bat edan-ta, sukaldetik lekuturik,

 Behien deizten hasten da, errapeak freskaturik:

 Chichtu flokan khartzen ere, kochua esnez betherik.

 

 6

 

 Pettan ihiztari ona arte bidechkan badoa,

 Aments urddin batzuekin, zeren den haize hegoa.

 Sasupetik chichtu farrast trufan ari jaun ochoa.

 Bichta bezala bezperan beroak zukela joa...

 

 7

 

 Ddomingo arrainztaria, uzkia frango biribil,

 Hats-hantua hur hegian, marranoa bezain ichil...

 Chinka ikusten duela, latzez bethea pil, pil, pil,

 Ez laiteke-urosago, balu edozoin biribil...

 

 8

 

 Murruzoriak jauzika, tirahala leiopetan:

 Ez zusten espantu hoiek, undarreko hotzgno hetan.

 Karrikan dena arkhuma, ezin jeikiz gamberetan...

 Bada ere harrusia bazter etche batzuetan...

 

 9

 

 Errebide bazterrean, atso chaharņo bat chutik,

 Motto beltch bat kaskoan, untsa garbiki emanik;

 Esnuntzia sahatsean, begi urddin hek ernerik,

 Lecheroaren guait dago; ez baitu hunek orenik...

 

 10

 

 Iguzkia agertzen da,mendi gainarekin ados:

 Jende eta aberak, hori ikhus eta airos...

 Neguko hormen erdian, frangok lezakete eros

 Izar paregabe hori, denentzat berdin agrados...

 

 11

 

 Dirdira bat emaiten du, pentzetako ihitzari

 Berotasuna, ekhartzen, belhar piru berdeari,

 Orro samin hura kentzen zakurren ehausiari;

 Denak lotarazten ere, beren bizi moldeari...

 

 12

 

 Gero dira abiatzen haur multchoak eskolarat;

 Apheza meza erranik, ernatzen da haskaiterat.

 Piatuna berme ere bere kazeten heltzerat;

 Bolanjerra bruntik orai, heldu ahantchu etcherat.

 


inprimatu