inprimatu
Aste guziez
Izenburua:
Aste guziez
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2035.zk.
Orrialdea:
8

Aste guziez

 

 1

 

 Aste guziez etxerat heldu kaseta maitagarria

 Ase nahian bakotxak duen gose eta egarria

 Berrikuntza bat ere diote berrikitan ekarria

 Bainan ez dute emendatua lehengo urte saria

 

 2

 

 Gastuak ere sortzen baititu hunen biziarazteak

 Bihotza trankil ezar dezala sariaren ordaintzeak

 Kezka handiak eman lezazke zor ttipien ahanzteak

 Hortarik garbi aurki gaitzala eguberriko asteak

 

 3

 

 Negua ere hurbiltzen ari, hoztuko dira egunak

 Irakurtzeak argi ditzala gogo bihotzen ilunak

 "HERRIA" denek eros dezaten, gomita zuen lagunak

 Salba dezagun gure euskara, gora beti Euskaldunak.


inprimatu