inprimatu
Aste guziez etxerat heldu, kaseta maitagarria
Izenburua:
Aste guziez etxerat heldu, kaseta maitagarria
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2032.zk.
Orrialdea:
3

Aste guziez etxerat heldu, kaseta maitagarria

 

 1

 

 Aste guziez etxerat heldu, kaseta maitagarria

 Ase nahian bakotxak duen, gose eta egarria

 Berrikuntza bat ere diote, berrikitan ekarria

 Bainan ez dute emendatua lehengo urte saria

 

 2

 

 Gastuak ere sortzen baititu, hunen biziarazteak

 Bihotza trankil ezar dezala, sariaren ordaintzeak

 Kezka handiak eman lezazke, zor ttipien ahantzteak

 Hortarik garbi aurki gaitzala, eguberriko asteak

 

 3

 

 Negua ere hurbiltzen ari, hoztuko dira egunak

 Irakurtzeak argi ditzala, gogo bihotzen ilhunak

 "Herria" denek eros dezaten, gomita zuen lagunak

 Salba dezagun gure euskara, gora beti Euskaldunak.


inprimatu