inprimatu
Sorgin-karrusa edo Berabira eta Kurrierra
Izenburua:
Sorgin-karrusa edo Berabira eta Kurrierra
Sinadura:
Berabira
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Berabira

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
897.zk.
Orrialdea:
4

Sorgin-karrusa edo Berabira eta Kurrierra

 

Berabira

 

 1

 

 Biba Baxenabarre, gure sor-lekua,

 Eskual-herri guzian denez maitatua!

 Izanen duk omen bat urrun hedatua!

 Batukek mutila

 Hor, hor, tomobila!

 Donapaule hiritik, Lartzabalen barna,

 Jitekotan omen da Garaztarren gana

 Karrusa berritto bat ber-bera doana.

 Ai, ai, ai, mutila,

 Hor, hor, tomobila!

 

 2

 

 Zerk derama holako karrusa bipila?

 - Berekin, diotenaz tripan badabila

 Akelartar hetarik bizpahiru mila!

 Ai, ai, ai...

 

 3

 

 Hola denaz geroztik hor bada lanjerra,

 Ez badugu segitzen guk bide bazterra,

 Sorgin-karrusak dauku hautsiko bizkarra.

 Ai, ai, ai...

 

 4

 

 Hori konpreniturik laster biltzen dira

 Han-hemenka herritan plazaren erdira

 Konseilu batzu oihuz tir'ahala tira:

 A, ai, ai, mutila,

 Kuku tomobila!

 

 5

 

 Lartzabaleko plazan, oi, zer kalapita!

 Azeri zahar batzuk badute kopeta

 Orok betan erteko oilakiz ose-ta:

 Ai, ai, ai...

 

 6

 

 Ezen egun badugu uzten pasatzera,

 Nola mentura gero berriz hurbiltzera

 Lartzabaldar oilasko gazten biphiltzera?...

 Ai, ai, ai...

 

 7

 

 Monjolose herrian bertze kontseilua,

 

 Xerri-tropa batek du berotzen gogoa:

 Zer gisaz leher-araz karrusa debrua!

 

 Ai, ai, ai...

 

 8

 

 Donazaharren ere badago bilkura,

 Zakur azkar batzuri jin zeie burura:

 Jauziteko hor dagon hartzaren lekura!

 Ai, ai, ai...

 

 9

 

 Biltzarre horietan hauxet azken hitza,

 Donibandar jaun bati heltzeko galditza,

 Gutarik dezan urrunt karrusa her-gaitza!

 Ai, ai, ai...

 

 10

 

 Biltzarre horietan hauxet azken hitza,

 Donibandar jaun bati heltzeko galditza,

 Gutarik dezan urrunt kurrusa her-gaitza!

 Ai, ai, ai...

 

 11

 

 Donibandar jaunttoak du hitza emana,

 Bermetzat ezarririk framazon amen,

 Tomobolik ez dela jinen gure gana!

 Ai, ai, ai...

 

 12

 

 Framazonen urhatsek badute indarra:

 Ez da jinen tomobil baxenabartarra!

 Biba, beraz, ba biba uxer garaztarra!

 Ai, ai, ai...

 

 13

 

 Tran, tran, tran heldu zauku kurrier maltsua:

 Ez duke horrek bildu tomobil-kotsua.

 Ez du ere sorginik, edo du itsua!

 Tran, tran, Iran, mutila,

 Hor karro atila!

 

 14

 

 Pidaia ez delakotz behala egina,

 Pipatzaileak segur baduke aizina

 Lauetan tankatzeko toxaren izkina!

 Tran, trait, tran...

 

 15

 

 Karrusan direneri orai azken hitza:

 Etxerat heltze hortaz ez diten, ez, lotsa;

 Helduko dire, bainan aise hartuz hatsa...

 Tran, tram, tran, mutila,

 Hor karro atila!


inprimatu