inprimatu
Bozak aintzin
Izenburua:
Bozak aintzin
Sinadura:
Beñat
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Beñat

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1983
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1692.zk.
Orrialdea:
5

Bozak aintzin

 

Beñat

 

 1

 

 Ene seme gaztea entzun-ak hau ongi

 Eta beha-zak otoi ene erraneri.

 Ez baitukek oraino ikasirik aski

 Nik errana behar duk gogoan atxiki

 Aintzinekoen hutsak ez ditzagun berri.

 

 2

 

 Bozetaz duk mundua egun arrangura

 Asaldatuak asko, hanitzak minbera.

 Zoin izanen ote da herriko jaun mera

 Nor altxatu behar dut ohore-mailera?

 ... Hoi segurik aurdiki, gibel-aldez gora!

 

 3

 

 Herriaren ongia denek mihi-puntan.

 Besterik baduteia bihotz-gogoetan?

 Gizonik hoberena, bozka-egunetan

 Otso bilakatzen duk, ororen kaltetan,

 Ondo onik ez baitu geroko urtetan.

 

 4

 

 Ohoretan zirade zu «demokrazia»

 Lehen, jendetze batek ixuri hazia.

 Boz-denboretakoa, hitz bat berezia,

 Eta hek iragan-ta laster ahantzia.

 Hor ez baita ageri fartzuntzikeria?

 

 5

 

 Euskaraz dugun erran: gizon izaitea.

 Ikasak hori zer den, hik ene semea.

 Horren eskasa diuk kalte-egilea.

 Biziki eder zaukuk bestek agertzea

 Dugun lehenik guhauk erakuts bidea.

 

 6

 

 Gizon-izaitearen erakus-bidea:

 Ez zikindu neholaz besten ohorea.

 Utzok kontrakoari gogoan berea

 Ez balinbazauk ere errex onhartzea?

 Harek ziok ez dela hire hoi hobea.

 

 7

 

 Azken abisu huni kasu bat handia

 Eman behar duk otoi, hor baita mamia.

 Herra ken bihotzetik eta jelosia.

 Ez dutea eginik aski desmasia?

 Har horien meneko deus ez duk bizia.

 

 8

 

 Herrian bada ere gorri eta xuri

 Afruntu ez kalterik ez egin nehori.

 Bozak iragan-eta, keinu bat elgarri:

 Gostuan egiteko solas ta afari

 Alde orotakoek, gizon izen sari.


inprimatu