inprimatu
Ama
Izenburua:
Ama
Sinadura:
Beņat
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Beņat

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1955.zk.
Orrialdea:
3

Ama

 

Beņat

 

 1

 

 Horra nun giren berriz denak juntatuak

 Amaren ohoretan gu loriatuak

 Anaiak hoin urrundik dira hurbilduak

 Balia ta liberti gaitezen guziak.

 

 2

 

 Lau aldiz liogoi urte eta bortz geiago

 Memorio, kuraia, baditu oraino

 Hameka haurrek AMA atxiki naiago

 Luzaz gure ondoan kontseilu hartzeko.

 

 3

 

 Hoita hameka urte jada pasaturik

 Ez ginela izanak gu denak bildurik

 AMA onaren bide xuxen ta onetik

 Etsenplu t'amodio dugun denek atxik

 

 4

 

 Ez ditugu ahaniten goiti-beheitiak

 Ehortze ta ixtripu ta nahigabeak

 Bertutea oraino eman dauku AMA-k

 Haren urratsak segi, argituz fedeak.

 

 5

 

 Zonbait egun hauetan okasione frango

 Urte betetze eta espos eguneko

 Orroitzapen bat ere Ameriketako

 Anaiekin fin ahal ez direnendako.


inprimatu