inprimatu
Aspaldi huntan, zituen merezi
Izenburua:
Aspaldi huntan, zituen merezi
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
Alea:
743.zk.
Orrialdea:
3

Aspaldi huntan, zituen merezi

 

 1

 

 Aspaldi huntan, zituen merezi

 Baigorriar pilotariak

 Medaila eder, ohorezkoak

 Parisetik igorriak.

 Zaharrer Segi batasunaren

 Kolore gorri pherdiak

 Goretsiko tut, eta halaber

 Lehengo aintzindariak,

 Berrogoi urthez, izan baitira,

 Pilotari atxikiak.

 

 2

 

 Lehen lehenik, adixkideak

 ausartaturik askitto,

 Zaharrena da, zor baitiogu,

 aipaturen dut Ttipitto.

 Xapelduntzeko hautatu zuen

 marra-zaintzale Aitatto,

 Trinketian edo, plaza laxoan,

 haren ganik guti petto,

 Titxo egile, pertsularia,

 Nik errefera ta kitto.

 

 3

 

 Sakari zahar, sakari gazte,

 orai jina da orena,

 Laudatuko dut, bertze hainbertze,

 Jan Pierre Petricorena.

 Bere pilota jo aintzinian

 iduri zuen zezena,

 Barka Alfaro, Barka Eusebio,

 galdeiten dautziet baimena,

 Pik emaiteko denbora batez

 denetan zen hoberena.

 

 4

 

 Paret ondoan, pik altxatzaile,

 beti lotia pilotari;

 Mutil ttipia, bainan lerdena

 balio zuen bat et erdi.

 Joko garbian, errabotean,

 holakoak zuen guti,

 Arpegi arrai, gizon ixila,

 Sekulan hitz bat jujeri,

 Gazteriarentzat, zer etenplua

 Hara Sauveur Olçomendi.

 

 5

 

 Best eder baten iragaiteko

 hor ditugu egun jinak,

 Jaun buruzagi, president, mera

 Aldudar ta Hazpandarrak.

 Heiekin ere, beti danikan,

 gure Saratar lagunak,

 Bihotz bihotzez, deiet erraiten

 Agur bero beroenak,

 Eta orori, pertsu xume hok

 dauzkitzie eskaintzen Yatsak.


inprimatu