inprimatu
[Ene izar maitea] (Nafarraren arraza)
Izenburua:
[Ene izar maitea] (Nafarraren arraza)
Sinadura:
Belzunce, Bernard
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Belzunce, Bernard

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
Alea:
703.zk.
Orrialdea:
4

[Ene izar maitea] (Nafarraren arraza)

 

Belzunce, Bernard

 

 1

 

 Ene izar maitia,

 Ene charmagarria,

 Ichilik zur'ikhustera

 Jin nitzauzu leihora;

 Koblatzen dudalarik

 Zaude lokharturik,

 Gauazk'ametsa bezala

 Ene khantua zauzula!

 

 2

 

 Zuk ez nuzu ezagutzen,

 Hori ere zaut gaitzitzen,

 Ez duzu ene beharrik

 EEz eta acholarik:

 Hil edo bizi nadin

 Zuretako bardin.

 Zuretako berdin.

 Zu aldiz, maite Maria,

 Zu zare ene bizia!

 

 3

 

 Amodioa zer den

 Lehen ez nakien,

 Ez nagoke bizirik!

 Zuretako baizik!

 Norat den ichurkia,

 Harat ithurria;

 Orobat ni, maitena,

 Jiten niz zu-gana.

 

 4

 

 Gaua dago garbilarik,

 Zerua eztirik:

 Han badira bi izar,

 Urhe eta zilhar

 Barraiatzen dutenak,

 Elgarren lagunak.

 Ez dirade berechten

 Sekulan kidatzen...

 

 5

 

 Amodiozko pena zer den.

 Oraino ez nakien!

 Orai ez nuzu. biziko

 Baizik zu maithatzeko.

 Norat juaiten da hura:

 Orobat ni, maitenena,

 Jiten niz zure gana!


inprimatu