inprimatu
[Ene izar maitea] (Nafarraren arraza)
Izenburua:
[Ene izar maitea] (Nafarraren arraza)
Sinadura:
Belzunce, Bernard
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Belzunce, Bernard

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
Alea:
701.zk.
Orrialdea:
4

Belzunce, Bernard

 

[Ene izar maitea] (Nafarraren arraza)

 

 1

 

 Nafartarren arraza

 Hila ala lo datza?

 Ez dut endelgatzen

 Belzunze Bizkondia

 Hain kapitain handia

 Ez baitzaut mintzatzen;

 Hori zaut gaitzitzen.

 

 2

 

 Haurretik zerbitzura

 Eta ardura sura

 Gogotik joaten zen.

 Hanitzetan kolpatu

 Eta bethi sendatu,

 Hala behar baitzen:

 hiltzea damu zen.

 

 3

 

 Hanobre-ko partetik

 Armadaren erditik

 Erregek deitu du;

 Itsasoz bertzaldeko

 Indarren beiratzeko

 Hura hautatu du

 Anglesa izitu.

 

 4

 

 Angles bolbora finak,

 Libera esterlinak

 Ez ziren askiko,

 Belzunzen garaitzeko,

 Gutiago biltzeko:

 Fidel erregeren

 Orai eta lehen!

 

 5

 

 Hura joanez geroztik,

 Ez da harat Anglesik

 Batere hurrandu.

 Egin dute espantu,

 Bai eta atakatu

 Nahiz abiatu,

 Bidean gelditu.

 

 6

 

 Beren aferak naski

 Egin tuzte hobeki

 Orduan Habana-n,

 Zonbait tiro tira-ta

 Sartu dire jauzteka

 Hirian trionfan,

 Belzunz ez baitzen han!

 

 7

 

 Gotingo-ko partian

 Entzuten zutenian

 «Belzunze heldu da»,

 Elgar-gana bil-eta,

 Harturik baioneta,

 Oihuz armetara,

 Lothurik ikhara!

 

 8

 

 Belzunze-ren izena

 Eta haren omena

 Urrun da hedatzen.

 Erregeren gortetan

 Hiri ta kanpañetan

 Nork ez du entzuten

 Belzunzez mintzatzen?

 

 9

 

 Zuhauren herritarrek

 Bai eta Laphurtarrek

 Goraki diote:

 Eskualdunen lilia

 Ta ohoragailia

 Zu zira Belzunze!

 Luzaz bizi zite!

 

 10

 

 Frantziak gero ere

 Hanitz denbora gabe

 Etsaiak baituzke.

 Zure odoletiko

 Aintzindari ongiko

 Erregek on duke:

 Othoi, ezkont zaite!

 

 Belzunze jauna hil-eta, azken kobla hunen orde huna zer kantatzen zuten:

 

 11

 

 Ethorri da berria

 Bihotzen hausgarria

 Kantak ixil beitez!

 Gaudezen auhenetan,

 Dolore minenetan,

 Gaudezen nigarrez

 Egin da Belzunzez!

 

 12

 

 Nehork ez garaitua,

 Garaitzen ohitua,

 Izan da garaitu.

 Oi herio garaia,

 Hi haiz haren etsaia;

 Hik duk gudukatu,

 Bakarrik zebatu!


inprimatu