inprimatu
Algerian soldado
Izenburua:
Algerian soldado
Sinadura:
Behorleguy, Irigoin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Behorleguy, Irigoin

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
Alea:
361.zk.
Orrialdea:
4

Algerian soldado

 

Behorleguy, Irigoin

 

 1

 

 Zonbait bertsu banuzke herritarrentako,

 Zeren iten baitugu pentsaketa frango:

 Herria utzi neun bihotza ilunchko,

 Ez jakinez biziak zer zaukun karriko.

 

 2

 

 Larraņe, Behorlegi, Ahatsa uztian

 Noiz itzuliko ginen gindauken gogoan

 Treinean sartu ginen penak bihotzian

 Aitamak baigintuen utzi trichtezian;

 

 3

 

 Untzian sartu-eta hainitz gogoeta:

 Ichtant batent burian itzaltzen da lurra.

 Ez nintzan ez untzian umechurtch bakarra

 Bainan ez ginezaken gogoa kontsola.

 

 4

 

 Ichil-ichila doa itsaso gainean,

 Untzi churi pollita hegalak airean

 Furrust-farrast egiten uhainek ondoan

 Eta gu gogoeta etcheak gogoan.

 

 5

 

 Untzi churi pollita itsaso garbian

 Fidantziaz bethia doa punpeketan

 Itsaso maltzurrari niholaz ez fida:

 Haren gochotasuna maiz da tronpakorra:

 

 6

 

 Alger alteko mendik hantchek ikhustian,

 Irri pollit bat zaukun jautzi ezpainetan

 Djidjelliko herrirat kamionetan joan,

 Gradatuen artian han sartu bainintzan.

 

 7

 

 Bertsu berri hoietan mahi tut paratu

 Armadako berriak eta esplikatu:

 Hogoi-ta-lau ilaite heben behar pastu,

 Zerbait beharko dugu artean sofritu!

 

 8

 

 Hameka ilabethe soldado girela;

 Hamabigarren hori hasia dugula

 Orai arte ein dugu martcha tirahala

 Jana arina eta noiz nahi pikura.

 

 9

 

 Zortzi eskualdun gira toki trichte huntan,

 Mezalat baigoatzi ahal dugunetan:

 Atsaldia pasatzen mus eta bertsutan

 Sort-herriko usaiak begiraturikan,

 

 10

 

 Huntan utziko dagu gure hitzaldia

 Kafarra dugulakotz barnian lothia

 Gazte lagun maiteak, har denek kuraia

 Killak ere baduke bere tenoria.


inprimatu