inprimatu
Hartza
Izenburua:
Hartza
Sinadura:
Behety, Dominique
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Behety, Dominique

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1022.zk.
Orrialdea:
4

Hartza

 

Behety, Dominique

 

 1

 

 Büzitan hartza ebili zaikü, halaber aizo olhetan

 Hamar bat ardi, ager aldikal, phorrokiz arthaldietan

 Zertako ebhar lüke düdatü, prunki aitzetik lan hortan

 Süstengü baizik eztü ukheiten, gizonek egin legetan.

 

 2

 

 Artzaña eta hartza, eztira sekülan akordatüren

 Haboziz hura sühoitü gabe süiarekin ezkontüren

 Hartz bilha deite aisa gizona, hartza ezta gizontüren

 Lege horrentzat, khambiatzerik ezta ihuiz agitüren.

 

 3

 

 Ezin baketüz, hartza hireki, gü artzañak khexü gütük

 Arthaldetako ardi haibiak kitorik jaten beitütük

 Haien balia ezin phakatuz, hire zorrak goiti ai tük

 Goiz edo berant, larria khosta, khuntiak akabiko tük.

 

 4

 

 Hire arraza gal arrixkian nurbaitek khausitu beitü

 Kasta eztadin zapartez agort, hire althia dik hartü

 «Kabale horri minik ez egin», mania legez bermatü

 Hantik hunat gü, artzañ ümilak, hire haztera bortxatü.

 

 5

 

 Hi gal bahendi, Jinkua praube agit litek sekulako

 Nür da jeikiko, gizona baizik, Jaunaren süstenkatzeko

 Salbazalia, gizona dila, hartzak eztik ahatzeko

 Gizon erhuaz, arrazu aski, badük erri egiteko.

 

 6

 

 Ni, artzañetan iñorantena, jakin beharrez niago

 Zertako hartza, ardiak beno ditaken baliusago

 Xehetarsünen emailer esker, nizate jakindantago

 Eta bentüraz, hartzaiki ere, adirkidetüenago.

 

 7

 

 Artzañen beithan, hürrüntüz hua, bakiaren egiteti

 Fresak doblezka egar behartzen beitzaitze hire aldeti

 Hiau behar haie nasaiki hazi, beren arresen agiti

 Hartz zaintzaliak bizi erazi üngürüz beren soseti.

 

 8

 

 Gure ardiak, ezpeitiate bethi hire jakiteko

 Hartzen zaintzaler gomenda hadi bizigallü galthatzeko

 Beharko ziek artzankan hasi, hire bizi erazteko

 Nun eztütian berak haitatzen hiauren akei-etako.

 

 9

 

 Hire altheko sabantekila ezgütük gü zahartüko

 Aizina gabe beitira bethi, artzañeri behatzeko

 Haien beharrik eztikeagü, ezta-baden xuritzeko

 Ageiko ordin, argi zabalin, nausigua zuñentako.

 

 10

 

 Lege xaharrak, sekülakuak, Jinkuak berak egina

 Phausian aski egonik beita, arrahartüko dik lana

 Txisparen txampak deik eztitüko, ttampez sabeleko mina

 Hi, gormant zikhin, ardi ebasle, ezin ase tripadüna.

 

 11

 

 Jaun handi Marti, hire khiñua gaitzi südürdün orori

 Bortiak eztik tregua aski beretzeko ürrin hori

 Hire omena, nun nahi aipha, hire khiñua üdüri

 Itsusi bezaiñ akhoi sorthü hiz, auher eta hügüngarri.

 

 12

 

 Toko Toko hi, hertz zamar handi, elhesta gitian klarki

 Eztüka othe zerbait afera ükhen santagraztarreki

 Ehiza dolin agitü berri, ordunko arrakuntrüti

 Sordeisagua hel eztakian, abil bertan, jin bideti.

 

 13

 

 Hua bixtatik, debrütan gainti alimale zikhin tzarra

 Nunbait bestetan isea hadi milgorraren loditzera

 Edo bestelan, abil aldika, Phetisantzen bazkatzera

 Artzarki orde, heben badükek trajea eta pholbora.


inprimatu