inprimatu
Peio
Izenburua:
Peio
Sinadura:
Begizuri, J.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Begizuri, J

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1976
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1338.zk.
Orrialdea:
5

Peio

 

Begizuri, J.

 

 1

 

 Bihar Peio partituko da:

 Diote zaharregi dela

 Etxen bakarrik bizitzeko

 Bihar Peio partituko da,

 Igorririk ospitalera

 Diote zaharregi dela.

 

 2

 

 Bihar Peio partituko da

 Gatu-zakurrak utzi ditu

 Eta behia eer saldu,

 Gelditzen zitzaion bakarra...

 Diote zaharregi dela,

 Diote bakarregi dela.

 

 3

 

 Bihar Palo partituko da

 Bere puskak utzi ez nahiz

 Biahr Peiok baduke nigar:

 Goiz oroz iratzartzen duen

 Iguzki inarraren gatik

 Ez luke nahiko partitu.

 

 4

 

 Bihar Peio partituko da

 Bertzen artean bizitzeko;

 Bihar Peio partituko da

 Arrotzen artean hiltzeko:

 Dote zaharregi dela,

 Diote bakarregi dela.


inprimatu