Jaunaren eguna telebixtan
Battitta
1
Igande oroz laket baitzeraut hamarrak, eta erditan
Jauna-ren egun emankizuna telebixtako leihoan
Min egin dautan zerbait ikusi Urri azken igandean
Oinaze hori ezin jasanez oraino hasten bertsotan
Jainko-Jaunari otoitz eginez laguntza egin dezatan.
2
Hain bat ederki emankizuna deraukute presentatu
Argazki baten medioz ongi bi gizon handi agertu
Pplonia-tik jalgitzen biak elgarri emaiten esku
Baņo elizan bertzea aldiz langile batasun buru
Bigarren huntaz bertzerik egun ez dut ez nahi mintzatu.
3
Muztatxa eder, pipa handi bat, hots egiazko gizona
Komunixta zar izigarriak maltsoarazten tuena
Arte laburrez peko zolatik punttarat hupatu dena
Erroman eta Parisen berdin gora ospatu dutena
Hole segituz aintzinduko du Jesus-Krixto gure Jauna...
4
Atorra papo zabal-zabala deraukute erakutsi
Golko zilotik bilo batzuek ageri baitziren naski
Hole agertuz langile dela nork ez ote du sinetsi?
Populu baten lilluratzeko zenbat apal behar jautsi
Hori ikusiz oinaze batek zenbat nauen inharrosi...
5
Populu baten enganatzeko zer ez daukuten pentsatzen
Lagun batasun buru direnak flokarik gabe agertzen
Langileriak nun du ikasi handien erronkan jartzen
Beztimenduaz zenbat legunki hola gaituzten berexten
Arima onek hori ez dute bortizkeria kausitzen.
6
Gobernu eta eliza gider eskuetan dauzkatenak
Ageri gabe bortizkeria zenbat egiten dutenak
Obra guziak agertaraziz ahulen aide eginak
Nork daki noiztik lan hortan ari, bainan beti hor ahulak
Bere bizia hortan galdua Jesus-Krixto gure jaunak.
7
Telebixtako ta Radioko botoinak itzul orduko
Liburu ala egunkari bat eskuratu duguneko
Bortizkeria nasaiki adi irakur et ikusteko
Buruzagi ta berri ketari guzien ongi lantzeko
Pobreek egin hutsak bakarrik bortizkeri agertzeko.
8
Jende bahitze Bonba zartatze nork ez ditu kondenatzen?
Zuhurrek eta xumeek berdin hoi bortizkeri jujatzen
Ardurenean gaztek dituzte holako lanak egiten
Zeren gatikan gazte horiek diren bada hortaratzen
Buru direnek zenbat ederki hori daukuten gordetzen.
9
Bortizkerien erro guziak zenbat barna ehortziak
Denak sinestez et eginbidez sort orduko orhatuak
Gero gezurrez eskolen bidez zen ederki finkatuak
Oroz gainetik onhartaraziz aberats eta pobreak
Hola ainitzek onhartzen dute zerbitzatzea bertzeak.
10
Bortizkeria guzien ama Herra da lehen lehena
Zenbat maneraz lepo-xuriek pobrer sakatzen dutena
Xuri gorriak on eta zarrak fede ta askatasuna
Kondaira zahar bai eta berri denak gudukaz egina
Hoitaz itsutuz dute beretzen ainitzen gaztetasuna.
11
Sineste dunek katolikoek etsenplu hor Lech Walesa
Zerutitako dohain horien iturria omen Meza
Jainko maiteak hoi iduriko ainixko igor baleza
Bortizkeria ageri gabek zapatu guzien botza
Juntatuz haler oihuka bahi zuzengabetasun beltza.