Ihardespen bipila
Battitta
1
Oraino bertzaldi bat nahiz egin bertsu
Zer erran nahi dudan egizue kasu
Gutti talendu
Bai eta jestu
Bainan asko gostu
Tripan min dudanean hau dut sendagailu.
2
Tripako minak ditu zerbaitek emaiten
Ardurenean zerbait gaizki liseritzen
Nahi dut hemen
Jakin dezaten
Ene mina zer den
Ahal bezen garbiki dautzuet agertzen.
3
Irratia gurea hor «Radio-Adur»
Okasioneaz balla diot eiten agur
Zer dudan makur
Ez bainaiz beldur
Agerturen segur
Berriketari batzu ditugula makur.
4
Hazparne ta Makea dira egun hautan
Irratia bitarte hasiak gataskan
Orai artean
Urrun nunbait han
Ari kalapitan
Han nunbait gaizki dena nolaz on etxean?
5
Makeakoak omen huts bat egin baitu
Hazpandarsa bipilki zitzaio jaukitu
Kasu egizu
Hazparnek ez du
Makea hunkitu
Gora agertu nahiz bertzerik apaldu.
6
Hutsa izan dadien ttipi edo handi
Egiten ez duenik ezin nehon aurki
Bertzena beti
Fite ikusi
Et-ezin onhetsi
Guhaurenentzat aldiz bi begiak hetsi.
7
Berriketari hoiek ederki mintzatzen
Apez eta mutxurdin bertzer erakusten
Elgar jasaiten
Eta barkatzen
Onak izan gaiten
Profetak iduriko zaizkigu agertzen...
8
Kontseilu emaitea erretx da bertzeri
Hortakotz gai direnak badira nun-nahi
Badu aspaldi
Nuen ikasi
Eta ez ahantzi
Kontseiluari beti Etsenplu nagusi...