Ezin baitut hautatu
Battitta
1
Kreatzaileak emana
Izatu baitut dohaina
Lantu beharko nuena
Bainan egin ez dudana
Hortakotz da ene lana.
Gutti balio duena.
2
Egun baitut gutizia
Beraz enbeiaz balia
Agerturen dut guzia
Zer den ene familia
Nun hasi dudan bizia
Hura baita sort lekia.
3
Ixturitzeko herrian
Bi urr xirripen artean
Berjetenia haltz errekan
Han sortu hamalauean
Azken nintzan familian
Sei garren bat jin artean.
4
Beraz sei haurride gera
Hanxet etorri mundura
Errumes-ta alegera
Pasatua haur denbora
Goizik partitu lanera
Ogia irabaztera,
5
Izenak zer eman guri
Hasiko naiz gain-beheiti
Piarres, Ida, Eulalie.
Orai berriz petik-goiti
Raphaël, Jamattit, Remi
Hau etxen dadien geldi.
6
Denak gare esposatu
Eta ere segidatu
Sei-en artean ditugu
Hogoi hazi bururatu
Aspaldi dira handitu
Bai-ta beren gain plantatu.
7
Pobre mundurat etorri
Gazte lotuak lanari
Ez baitugu deus ebatsi
Lagun mozkintzen ikasi
Pobre gare beraz beti
Bainan onhest eta garbi.
8
Urak egin baitu bide
Kasik xahartuak gare
Oraino bizi halere
Hori ez jakin noiz arte
Beti dugu elgar maite
Hobeagorik zer daite?
9
Larri larria agertu
Nundik naizen ateratu
Ez baitaut nehork galdatu
Nun nahiko nuen sortu
Zorteak hor nau pausatu
Gero denborak higatu.
10
Balitz ere hoberena
Duten etorkitasuna
Izan dadien Euskalduna
Kortzikan ala Kaskoina
Paris-tar edo Betroina
Zer duten berek egina?...
|