Ene ametsa
Battitta
1
Huna zer dudan ordain ezarri
Paperra segur bertzea iduri
Abantailik ez eman nehori
Geldi dadien On truka-garri
Urte batentzat baitut ezarri
Urte guziez beharko berri.
2
Muga guziak hor ezeztatu
Mintzaira baik ere agertu
HERRA emaile oro suntsitu
Diru berri bat ere muntatu
Urte guziez behar berritu
Holaxet nehor ez aberastu.
3
Guziek elgar behar baitugu
JENDE bezala errespetatu
Beraz legeak behar ditugu
Orok akortean BOTZEZ pasatu
Behar delarik zenbait berritu
Oraino berriz behar BOZKATU.
4
Jende guziak ongi argitzen
Lege hernia zer izanen den
Zer egiterat den engaiatzen
Guzier ongi adiarazten
Jakin osoan hauta dezaten
Gisa hortan ez nehor LILLUTZEN.
5
Lege guziak BOTZEZ pasatu
Behar zituzten denek onhartu
Ondotik gero errespetatu
Behar bezala ongi konplitu
Gainetik nahi dena pasatu
Beldurrik gabe dut gaztigatu.
6
Ene ametsa hor akabatu
Beti bezala naiz iratzartu
Bai eta ere laster ohartu
Hemen ez dela deusik aldatu
Ene ametsa ez da obratu
Bakarrik amets GOXO gelditu.
7
Amets bitxi hau badut kondatzen
Gehientsuek irriz jokatzen
Xoro hat dela dute pensatzen
Segur ez dira ainitz tronpatzen
Bertzetaz apart zerbeit erraiten
Erdaraz hori «Utopi» deitzen.
8
Ainixko balitz «Utopitzaile»
Bai laster zerbait alda laiteke
Hoinbertze jende plaini baitire
Eta hoietan zenbat langile?
Zerbaiten falta sendi dukete
Bide beretik segi halere...