Aintzinatu mende berriko izurritea
Battitta
1
Denen aho-mihitan den LAN eskas hori
Kasik izurrite bat dela du iduri
Radio Telebixta ta berri ket'ari
Gizon ala Emazte xume eta handi
Kasik asaldatuak Ian galdeka ari.
2
Hoinbertze fende argi delarik lurrean
Gaitz trixte horren kontra borroka gorrian
Eskolaz bertze zerbait balute buruan
Zuten ohartu behar jada aspaldian
Hondatuak garela bide makurrean.
3
Ba! bide makur hori Gizonak du hartu
Lagunen entseguak beharrez beretu
Asko maneretarat zenbait arribatu
Bizi modua dute holaxet moldatu
Gogo on edo kontra lanerat bortxatu
4
Bizitzeko jan behar da lege lehena
Kreatzaileak dener emana daukuna
Eskolatuz Gizona joan da hoin aintzina
Eta zenbat abilki hauxet hatxemana
Zerbait ar dadiela jan nahi duena.
5
Xume eta prestuak Ian dorpe egile
Ernexago direnak hauen eremaile
Eskola handidunak parte dena ele
Bertze parte bat aldiz manu eta lege
Moldagaitzak hauk berriz denen nahastzaile.
6
Hola jende guziak nunbeit zerbait ari
Bainan egiten dena ez berdin ageri
Lan hortitz baliosek beti gutti sari
Ezdeusenentzat aldiz jornala igeri
Zuzentasun eskasa zenbat hor ageri?
7
Nork daki noiz kreatu Jainkoak mundua
Ezarriz bizitzeko behar zen guzia
Bakotxak bildu behar bere hazkurria
Beti berdin hor dago aireko xoria
Halaber arrain eta mendi ihizia.
8
Zerbait gisez beharrez bertzez baliatu
Gizonak du bakarrik molde hoi aldatu
Diru Eskola Face zernahi kreatu
Herra, Arma-ta Gerla horien fruitu
Holaxetan trixtena denetz bilakatu?
9
Buruzagi sos dunek zerbait pentsaturen
Izurrite trixte hau dute bentzuturen
XURI eta GORRIA ongi mozkinduren
Pobrearen odolak ez ditu izitzen
GERLAN ezarri eta denak sendaturen.
10
Aintzinatu mendeak zer ez du aldatu
Ikus-moldeak ere dauzkigu berritu
Aspaldi du gaizkia lanaz gaztigatu
Egun aldiz ESKASAK kargu bera hartu
Halere beti berak petzero gelditu...
11
Langilek dutenean Apezek bezala
Eginen haur gaixoak Zeruan daudela
Nagusiak orduan hor trankil-trankila
Buru hausterik gabe ENPLEGU LAN bila
Mozkin guziak beren betatzen sakela...
12
Egun xoragarri hoi noiz da argituko?
Orduan lur guzia pobrez gabetuko
Bakarrik aberatsak dira geldituko
Eta dudarik ez da aberatsagotuko
Diru eta ontasun denak berendako.
13
Guziak behar dira noizbait akabatu
Azken bi bertsuņo hauk nahi gomendatu
Erdi arrallerian holaxet botatu
Norbeitek nahi baitu zuhurki pisatu
Aditu behar luke zer dudan salatu.