inprimatu
Artzain zaharra seme hiritartuaz auhenka
Izenburua:
Artzain zaharra seme hiritartuaz auhenka
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
Alea:
298.zk.
Orrialdea:
4

Artzain zaharra seme hiritartuaz auhenka

 

 1

 

 Jainko Jauna, zenbat aldiz

 etzait ilhundu bihotza!

 Ilhundu eta zauritu,

 ikusirik zorigaitza!

 

 2

 

 Aita ere ikusi dut

 ahultzen eta chahartzen,

 Hil-mihisea bezala

 egunez egun churitzen!

 

 3

 

 Aita hantchet ikusi dut

 supazter choko batean,

 Bakarrik, oihu-nigarrez,

 -ichildu zen ni jitean...

 

 4

 

 Erraiten zuen: ŤOndikoz,

 oi nere ardi churiak!

 Zikiro eder, bai eta

 nere gaicho achuriak,

 

 5

 

 Oro beharko zituztet

 utzi nausi berri bati,

 Ezpainiz igan ahalko

 mendi hoitarat engoiti!

 

 6

 

 Eztitut ja iraganen

 berro, ziloak, jauzian,

 Makila firurikatuz

 lehen bezala lorian...

 

 7

 

 Iratzez ez dut eginen

 maldetan gau-etcholarik.

 Ez eta erabiliko

 chilintcha ez chirularik.

 

 8

 

 Nihaurek deitzi esneaz

 eztut kaikurik betheko,

 Nihaurek egin gasnarik

 gaurgero ez dut salduko

 

 9

 

 Erhiak gogortu zaizkit:

 laneko ez ditut kara

 Zangoak ere doazkit

 ihintzean lerra-lerra...

 

 10

 

 Oihanburuko kaskora

 doi-doia heldu bainintzen,

 Bi urthe hautan, gaicho ni,

 bide horrek nu lehertzen

 

 11

 

 Gero eta nekezago

 dakarzkit eskalapoinak

 Halaber uritakoa,

 jatekoak eta denak...

 Maiz hats-bahitua nago

 patarra ezin iganez

 Oraino pindar izpi bat

 gogoan banu... bainan ez!

 

 12

 

 Hirian, urrun, galdurik,

 dabilan nere haur hura

 Bil uste ukan dut luzaz,

 nere ordaintzat, etchera.

 

 13

 

 Bai herrestan nindabilan,

 bainan bihotza gorarik

 Battitta ni bainoago

 nukeiela amesturik...

 

 14

 

 Amesturik eskualdeko

 etchetarik azkarrena

 Zitezkela malda huntan,

 hainitzez ere, harena!

 

 15

 

 Haren artalde gizena

 baino aberatsagorik

 Nehork etzukela nihoiz

 bazter hautan ikusirik...

 

 16

 

 Anartean errientak

 ene Battitta ebatsi,

 Buru bihotzak hitz hutsez

 bethikotz arras nahasi

 

 17

 

 Egia zuten zaharrek:

 eskolarat igortea

 Da langile tzar, seme tzar,

 eskualdun tzar egitea!

 

 18

 

 Ongi nahi duenari

 jakitea aski zaio

 Ogi erain eta joiten

 eta kondatzen lauraino!

 

 19

 

 Horra zer hitz etsikorrak

 entzun ditudan kanpotik.

 -Aita gaichoa, dolu dut,

 barka zadazu ja goitik!

 

 20

 

 Bainan ez dea beranchko

 itzultzeko artzaingora?

 Ibaia ezin daiteke

 itzul ithurrietara!


inprimatu