Iru erregeak
Baxurko, J.
Sortaldetikan iru Errege,
-izar berex bat gidari-
urrundik datoz Aurtxoagana
zerbait ekarriz berari.
Oiek badute mundu ontako
aberastasun ugari,
baņo Jesus'en aurrean ortxe,
zein umill diran ageri!
Arrokeria gauza itxusia,
(azkenik ezer ez gera)
aunditasuna, dollorkeria
maiz datorkigu burura;
apal gaitean Jauna'n aurrean.
Errege aien modura,
Aurtxo txikian laguntzarekin
iritxi gaiten Zerura.
Sortaldetikan etorri dira
beren abere gaņean;
berri alaikor bat entzun zala
oik bisi ziran lurrean.
Nolaz, ta nundik goi-izar ura
jarri zan aien aurrean?
nork argitu zun aien zentxua
ala jartzeko bidean?
Or agertzen na aiek zeukaten
sinismen edo fedea,
gora begira kezkarik gabe
jarraitutzeko bidea.
Guretzat ere bide zuzen bat
Jaunak or dauka gordea,
ondo joateko fede osoa
bearra degu ordea!