"Kristo Errege"
Aldave, Joaquin
Gaurko egunez kristau erriyak
besok gora altxaturik,
txalotzen degu KristoErrege
Nagusi, Jaun aitorturik.
Urtero-urtero egun onetan
eleiz barrun elkarturik,
itzez bederik esaten degu:
"Ez degu beste Jaberik".
Oso erraza, errazegiya
sinismena azaltzia
itzez bakarrik, ta au da gauza
eskasa, utsa, merkia.
Kristau bizitza ez da biguna;
berekiņ dauka nekia.
ta bete biarrian arkitzen gera
osoki Jaunen legia.
ĄNolako orruak entzuten diran
ia bazter guztiyetan.
Nolako erruak gallendu diran
ia erri geyenetan!
Lapur, birauba ta ordikeriyak
erri txiki ta aundiyetan,
Zu gure Jabe, Nagusi ona,
jartzen zaituzte aserretan.
Baņan badira beste akatzok
egiz Zu naigabetzeko.
Kristau askoren epeltasuna
lanetara mugitzeko.
Biatz bat bakarra ez dute emango
Eleiz Ama laguntzeko.
ĄAlderdi ederra dauka bera onek
gora burua altxatzeko!
Ortxen daukagu ixilldu gabe
deika ta deika danori,
jartzeko eskua ta laguntzeko
ainbat on diran obrari.
Erri bakoitzak gaņezko dauzka;
ondo begira berari.
Gaurtik asi ta indarrez danok
ekiņ deiogun lanari.
Mundu galdua ez da jeikiko
otoitz indar bakarrakiņ.
Zerbait bultzaden biarra dauka:
gure lana onarekiņ.
Gauza guztiyak Zu gana altxa
biar degun laguntzakiņ.
Zure Erreinua zabaltziarren
egiņ dezagun alegiņ.