Buffalotik
Barreto, Felix
1
Hemeretzi ehun ta hirogoi-ta-bian,
Bertsuak nahi ditut hedatu munduan.
Amerikako leku zonbaiten gainean.
Wyominen jarria naiz aspaldi haundian,
Biziaz etsitua, desertu batian.
2
Sor-lekua utzirik gazte nintzalarik,
Buffalon sartu nintzan kuraiaz beterik.
Amerikano, Angles, Indianotarik,
Atzeman dugu hemen jende orotarik:
Halere jalgi bainaiz bizi ta osorik!
3
Aipatu nahi ditut gure desertuak,
Artzaingoko ditugun neguko lekuak.
Elhurrak aspaldian churituitu denak;
Ezin pasatuzkoak guneka pezoinak;
Makiler finkatuz du joan-behar gizonak!
4
Goizetan jeikitzen naiz suaren pizteko;
Kozinatzen hasten naiz, chakurra lekuko;
Churiketa, lisatze, denak enetako,
Emazterik ez baita hoien egiteko:
Lekuan gertatu naiz denen ikasteko.
5
Lekurik hitsena da munduan Buffalo:
Urtearen erdia elhurpean dago.
Arbola hostoturik ikusi deneko,
Ekainaren undarra, uztaila seguro.
Pentsa hemen jendea ez dagonez sano!
6
Beharrik Eskualduna da abiltzen ari
Airosteko badaki pentsatzen zer nahi:
Hazparnetik batugu hiru musikari:
Akordeon ta piston ala tanburlari,
Pierre Belleau notetan denen buruzagi!
7
Kantu hauk eman ditut artzain laguneri
Desiratuz urte bat urusa deneri;
Eta partikulazki Escos handiari.
Agian izanen du harrek osagarri;
Ameriketan tokeroa da eskasten ari!