Ziri-bertsoak
Baroja, Serafin
1.-Asto kentuak.
Ikusirik pasatzen
Astoak ugari,
Aita batek, algaraz
Dio semeari:
"Begirakiok, Pello
Ire anaiari."
Semeak bereala
Erantzun du: "¡Ene
Oiek nere anaiak!
Ez nuen nik uste
Berorrek zituela
Orrenbeste seme."
2.-Madalenen arrazoia.
Madalen ezkondu zan
Bersolai batekin;
Zortzi garren illean
Poz aundiarekin,
Eder eta galanta
Seme bat du egin.
Ama suyaren kontra
Pozoitua dago,
Ta alabak esaten du:
"¿Nola gerogo,
Zortzikoak egiten
Oitua badago?"
|