Argizagiaren begia gayan da garbi
Barkoche, Attuli
1
Argizagiaren begia gayan da garbi
Izaren artean lili eder bat uduri
Nola bortian hain gora zira zu Ahuski
Lili arraro baten pare hain maithagarri
Er...
Zeren beita charmagarri, bortian Ahuski
Soursa famatiareki, mendi eijerreki.
2
Ahuskiko ibar, naba da etsigarria
Ezin ikhousiz bazterra luze da bidia
Heldu nahiz bethi presan goihera erria
Bichtala zutugularik, adio eñhia
Zeren beita...
3
Kabaleki mendiz gainti girenin akhitzen
Ahuskiko saldak gutu arrapichkorratzen
Uthur hourraren berthutik han beitira sartzen
Godale houn bat ondotik dugularik hartzen
Zeren beita...
4
Uthur hourraren behara berre khorpitzetan
Hourtariak dira errejima handietan
Sudur muskouan chahatzez uthurri touroustan
Behin edatez taharnan godalet luchetan
Zeren beita...
5
Kabale ikhoustera usu behikariak
Ardi meskan erre aldiz khantuko artzaingñak
Taharnan dute jakiten thestuki berriak
Biga lau bost botzetan ematez ahaidiak (zeren...
6
Erran zahar bat hadugu egiaz betherik
Artzaingnek biltzen diréla profeitu gatzetik
Ardik laket korralian aberats herrapik
Kompara ahal giltio, bortuzale guzik (zeren...
7
Erthutsik eta jaun handi goizik horra dira
Atzaingnak eliza bestan, mezan entzutera
Ondoko joku guzietan pharte hartzera
Traditione zahar horren ouhouratzera (zeren...
8
Zaingnetan eskualdun odola kourritzen deno
Gaztek zaharen exempliak hartzen dieno
Gozaturen dizugu bortu hountan oraino
Manechak dion bezala, hourrarekin arno.
Zeren beita charmagari
Bortian Ahuzki
Soura famatiareki
Mendi eijerreki.