inprimatu
Hila esposatua
Izenburua:
Hila esposatua
Sinadura:
Barbier, Leon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Barbier, Leon

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
781.zk.
Orrialdea:
4

Hila esposatua

 

Barbier, Leon

 

 1

 

 Sartu da soldado bat barda ostatuan,

 Gerlatik heldu zela estatu txarrean,

 Erdi-onthutsik eta perreka soinean,

 Trala, tralera, tralera

 perreka soinean.

 

 2

 

 - Ostalertsa, zorteak deitu nau hunara.

 Urrikariz indazu othoi edatera.

 - Huna pinta bat arno, egarri bazira.

 Trala, tralera, tralera

 egarri bazira.

 

 3

 

 Soldadoa hasi da xurgaka edaten,

 Eta edan-artean kantu bat emaiten.

 Ostalertsak nigarrez dako so egiten

 Trala, tralera, tralera

 dako so egiten.

 

 4

 

 - Zer duzu, ostalertsa, nigar egiteko,

 Ala arno hau dolu zaitzu enetako

 

 - Ez Jauna, etzait dolu, sustut zuretako,

 Trala, tralera, tralera

 sustut zuretako.

 

 5

 

 Gogoratzen dautazu ene senhar zena:

 Trakaz ala bisaiez hura zira, dena!

 Gaixoaz orhoitzeak emaiten daut pena,

 Trala, tralera, tralera

 emaiten daut pena!

 

 6

 

 - Haren ganik, andrea; amatu baitzinen,

 Bi haur bazinituzten, bi alaba omen:

 Orai hirugarren bat ikusten dut hemen,

 Trala, tralera, tralera

 ikusten dut hemen!

 

 7

 

 Gerlatik ukan ditut letra trixte hainitz,

 Guduan hil zutela bi bala-ukaldiz:

 Etxen norbeit beharrez berriz ezkondu niz,

 Trala, tralera, tralera,

 berriz ezkondu niz.

 

 8

 

 Soldadoak basoa hustu zuen kolpez,

 Milesker erran gabe xutitu nigarrez,

 Etxetik eskapatu gerlara beharrez,

 Trala, tralera, tralera,

 gerlara beharrez.


inprimatu