Nire Makila.
Jean Barrier.
I
Aitachok sagardoian pikatu mizpira,
Aitak legundurikan errhiez ardura,
Azkenean zaut niri jin eskuetara.
Ai, ai, ai, mutila...
2
Lehen hurratsak ditut nik egin munduan,
Sukalde chokoan zen kutcharen ondoan
Amak lagunduz bainan... makila eskuan!
3
Geroztik ez dut utzi nik neure makila,
Hura gabe, garbiki, sorginez bi mila,
Ez zeraut iduritzen gizon bat naizela!
4
Merkatutik etchera ilhun nabarrean,
Zintzurra legundurik arno nafarrean,
Irrintzinaka noa, makila airean.
5
Igande arrats batez, erreka batean,
"Gizotsoa" jali zaut, nik uste gabean;
Makila kaska batez zarri dut lurrean.
6
Pobrechko ala zozo izanikan ere,
Makilaren beldurrez, segurki halere,
Eginen dautzuete guziek ohore.
7
Espartinak zangotan, hup! arin arina,
Sorbaldak beheiti barneko urdina,
Makila eskuinean... horra Eskualduna!
8
Soldadoen ezpata, eder agerian...
Miletan ederrago, Eskual-Herrian,
Gure putiko gazten makilak airean!
9
Aitaso Eskualdunek, Moroen demboran,
Etsai beltza zaukaten han numbait ikharan;
Makilek, zer huchtuak, heien ahurrean!
10
Ni hiltzen nizanean, nihauren makila,
Semeak en'ondoan othoi zar dezala!...
Bere onetan Petrik idek dezautala!!!...