Larrazkena
Barbier, J.
1
Zoin eder Larrazkena, gure herritan,
Hegoa firurikan mendi bazterretan!
Odola harrotzen du orori zainetan:
Jantza-piko bat niro eman lorietan!
2
Mendian, Jainkoari hurbil da artzaina,
Ihatze ederrenen erdian etzana;
Ardiak han badauka sorho gizenena,
Otseho zalurikan doa harat-huna.
3
Arthoak bildu eta, alhor bazterretan,
Su handi batzi dira phiztu astiritan;
Suaren aintzinean, zerbait eskuetan,
Mustro batzu huna nun agertzen zauzkitan!
4
Su eskuin eta ezker, su alde orotan,
Huna mendia eri nun eman den sutan!
Zer da bada gerthatzen gare tokietan?
Gerla bat othe zauku gau huntan?
5
Hainbertzenarekin dut dei-adar bat entzun...
Arrolan othe zauku agerturen nihun?
Bainan ez, Altabizkar gelditzen da ilhun...
Errakinen erretzen ari zira urrun!...
6
Gau on, azkon-zaintzale, gau on, dei-adarra!
Gerlarikan ez bada, banoa ohera;
Bihar goizean gero goizik ihizira,
Chingarrez hampaturik nere dihizira.
7
Argi-hasteko horra nun nizan heldua,
Gurri gorria huna nere apegoa!
Go'mak, zuhurra bahaiz, koloma gaichoa,
Zalurik, gora gora, hegaldaka hoa!
8
Gaztenak irriz daude, ezpainak ageri;
Pampaka hagak ditu lurrerat ichuri.
Ihatze gorri pean, kasu or joari,
Brosta barnean aldiz, lo den erbiari!
9
Huna orai lotsunak, karranka handitan,
Erregelatuak, han, zira gorenetan...
«Letsuna, lerro-lerro, lerro-lerro betan!»
Arbi-jorratzaleak heier so landetan...
10
Mahasiten artetik oihu-irrintzinak
Mendi pereter gora dohazi ozenak.
Saskietan mukurru mahatsak emank...
Oi, zer arnoak aurthen... zer karrosañoak!
11
Chederetan choria, lephotik hartua,
Dilindan horra nun den horchet urkatua;
Chori berriketari hanbat maitatua,
Baita zaguk, gaichoa... hire hil-kantua!
12
Ostoak ja erortzen diru abiatu.
Mendi gainean aldiz, artzaina da hoztu:
Bulumbaka ardiak jauts-arazi ditu...
....................................
Kampoan zen eria barnerat da sartu!