Lanhoen erditikan "Orhi" zen jalitzen
Barbier, Jean
Lanhoen erditikan "Orhi" zen jalitzen
Ahuñe-Mendi aldiz chut chuta agertzen
Beren lagunak oro zituzten harrotzen...
Mendiak ari ziren mezaren aditzen!
Chuberako herriak, aldapari gora,
Lerro lerro hek ere, hanchet heldu dira...
Huna huna non diren heldu "Ahunchkira",
Zoin lehenka guziak... Bortuko mezara.
Belatchak ari ziren intzirez airean,
Karrankaz arranoak zeru gorenean,
Ithurriak jauzika mendi bizkarrean....
Arratseko ortziak orroaz lanhoan.
Eta mendi-kaskoan, Jesus, Artzain Ona
Ardiz inguratua, ari Aita gana:
"Bortu gora huntarik, Aita hoberena,
Gerizatu nahi dut "nere Eskualduna!"
Othoitzean ari zen bortu ederrentzat,
Bortu eder hetako artzai gaichoentzat,
Elhurrean estali dohakabeentzat,
Leize ilhun baterat eroriarenzat.
Mendiz mendi, othoitza, bortu gain hetara
Hegalez orai zoan; bortutik zelaira...
Ezti, haztar bazoan Eskualdun Herrira,
Urrunago oraino... mundu zabalera!