Itsas' arraintzalea
Barbier, Jean (J.B., Donibane-Garaiztarra, Ganich)
1
Argi, batzuen pare, zeruko izarrak
Hiltzera deramatza iguzki-zirrintak.
Gauazko ilunbea doa suntsizera,
Oilarrak kukuruka kantuz ari dira.
2
Etxeño batean da leiho bat zabaldu,
Leihotik gizon harek zerura behatu:
Itsas-arrantzalea badoa untzira,
Bere haur ttipiñoen urteik haztera.
3
Jauzian leihorretik untzira da sartzen,
Eta bi arraberi berehala lotzen;
Itsaso-zabalerat horra nun doazan:
Petik gainera urak nola derabiltzan!
4
Ura da gibelean, ura aintzinean,
Ura da ezkerrean, nola eskuinean...
Zeru garbia aldiz uhartza-gainean:
Zoinen ttipi zaizkigun itsaso haundian!
5
Aphur bat dueneko Jainkoa othoiztu,
Erne-ernea ditu sareak hedatu;
Bere lan gogorrean haurrez da orhoitzen
Horrek dako bihotza xut-xut atxikitzen.
6
Itsaso-hegaztinak trumilka doatza,
Intzireka, hixtuka, han-hemen dabiltza:
Heien kasail gorriek ez dute lotsatzen:
Bere haurren jostetak zaizko iduritzen.
7
Arrainak sartu arte sarean zaflaka,
Ogi-puskari zaio lotzen ahamenka:
Ur-xorta batez gero ahoa hezatzen,
Eta sarea berriz uretik altxatzen.
8
Ohartu gabetarik, lanaren erdian,
Zerua zain histen hedoien artean.
Itsasoa da jartzen samurrik jauzteka,
Untziari kexurik uhainak jazarka.
9
Horra ximixtak eta ortzantza karraskan.
Noiz ikusi da horren nekaitze gaitzikan?
Intzaur-kusku bat zuen iduri untziak,
Zerura zeramala uhainen jauziak!
10
Othoitzez ikaran da orduan emaiten;
Zeruko Am'onari «hel» dio egiten:
«Zerurik beltzenean izar garbiena,
«Zatozkit otoi hurbil zure haurra gana!»
11
Zer zorion! haizeak ordutik gelditu:
Itsaso kexua zen emeki eztitu.
Iguzkia ere zen basi distiratzen,
Nigarrak zituela begiañ xukatzen!
12
Leihor ondorat gero untzia da heltzen:
Hemen musu, han musu, ait'ona da artzen.
Itsasoti kan gaur da bizirik athera...
Bihar itzuliko da... itsaso hortara!