Harpeko Gizonari
J.Barbier
1
Donamarti aldean, haro bat handia
Burrumbaka, zaflaka zauku eraikia:
Lehengo Eskualduna non den ehortzia,
Jakinen amen dugu! Oi, gure loria.
2
Ichturitzeri hurbil, Harpe handietan
Aitorren semea zen bizi mende hetan
Hartz eta otsoekin bethi guduetan
Ihizi basak oro zauzkan ikharetan!
3
Hor, jendea trumilka zauku abiatu,
Harpe hori beharrez miatu, ikertu..
Bainan lazta handiak ditu oro hartu
Dutelarik aditu han zer den gerthatu
4
Bi jauntto beraz dira, iragan astean,
Goieneko zilora herrestas igaran;
Kuku-mauka zoazin bi-biak, lerroan,
Non zer zen atherako... ikharadaldaran...
5
Bet-betan, zoko hartan, zerbait ikharatzen...
Ta hezur andana bat zaiote mogitzen:
Lehengo Eskualdunak hobian harrotzen,
Eta, berriz phiztuak, zaizkote chutitzen!..
6
"Nor zaizte bada, zuek, bi atrebituak,
Hunaraino, herrestan, hola hupatuak?
Laster ez batutzue toki hauk hustuak
Horchetan zaitezke ongi zafratuak!"
7
"Eskualdunak gira gu, zuek maitez jinak,
Jon Doni Petri Beltcha'ta Otsobi jaunak..
Eskualduna maite du bethi Eskualdunak...
Onharzkitzue, othoi, gure zorionak!
******
8
Eta gero, Harpean zer izan da othe?
Geroztikako deusik ez omen dakite..
Kamporako bidea zalu hartu dute..
Horchet baitira biak... biak chulizaizte!