Garazin gaindi
Barbier, Jean (J.B., Donibane-Garaiztarra, Ganich)
1
Garaztar batek egun agur Garaziri,
Eskual-herri -guziko Parabisuari;
Hitz bat errango deiet hango herrieri.
Ai, ai, ai, mutila.... hango herrieri.
2
Bost zubiren erdian horra Donibane:
Gu bezalakorik nun Paris ere barne?
Ez duk ez Donibane, gero, Untzorone!
3
Izpuran seietarik bost segur harginak,
Hala hala Garaztar plachent hoberenak,
Bainan dantza hoietan debruez eginak!
4
Ez herri ta ez hiri da Donazaharre.
Buhameño horier hurbilegi zare!
Jende gochoa bainan...ardura hasarre!
5
Duzunaritze eta gero Sarasketa
Zuen paretañoek oi zer-mahasketa!
Damurik dik arnoak berotzen kasketa!
6
Buztintze-Iriberri, heiekilan Jatsu,
Nola ez othe dira biziki dohatsu?
San Frantsesen besoa han da, han, indartsu!
7
Gizon pollit ginarrez gustatzen bazira,
Gamarth' Añhizan barna zoaz Lakarrara;
Han oro ichil eta prestu bizi dira.
8
Nola utzi Hergarei hitz bat erran gabe,
Ahatsa, Lekumerri, eta zü Mendibe?
Hor bizitzea baino othe da deus hobe?
9
Donibaneri hurbil altchatzen Uharte.
Donibane bezanbat nahiak zarezte!
Artoz ase on zonbait egin... ordu arte!
10
Nahiz den Garazitik puskaz urrunegi,
Choko batean irriz badago Arnegi;
Izena ukan gatik, ez da arno hegi!
11
Ur handian igeri huna Eihalare:
Ahapetik diote: «Pues! Akelarre!»
Asko kabaleriak han dauke biltzarre...
12
Eiheralarre hurbil da Ezterenzubi;
Holako herririk ez dotzenan hamabi;
Miarritzeri da urez nausi Beherobi!
13
Hortchet nik ahanzter hut hi gaicho Ainzile!
Dioie ez hizala harrabots egile...
Mañifikatian ere duk: «Ainzile sua».
14
Pertsu hauk emaitea ez gaitzi nehori!
Irriz ez bada aizu pertsulariari...
Barkamendu dautzuet eskatzen orori!