Garazin gaindi
J.B.
1
Garaztar batek egun agur Garaziri,
Eskual-Herri guziko parabisuari;
Hitz bat errango deiet hango herrieri.
Ai, ai, ai, mutilla,
Hango herrieri,
Ai, ai, ai, mutilla,
Hango herrieri.
2
Bost zubiren erdian horra Donibane,
Gu bezalakorik nun Paris ere barne?
Ez duk ez Donibane, gero; Untzorone!
Ai, ai, ai, mutilla
3
Izpuran, seietarik bost segur harginak.
Hala hala Garaztar plachent hoberenak,
Bainan dantza hoietan debruez eginak.
4
Ez herri'ta ez hiri da Donazaharre.
Buhameño horier hurbilegi zare!
Jende gochoa bainan... ardura hasarre.
5
Duzunaritze eta gero Sarasketa,
Zuen paretañoek oi zer mahasketa!
Damurik dik arnoak berotzen kasketa!
6
Buztintze-Iriberri heiekilan Jatsu,
Nola ez othe dira biziko dohatsu?
San Frantsesen besoa han da han indartsu!
7
Gizon pollit ginarrez gustatzen bazira,
Gamart' Anhizan barna zoaz Lakarrara;
Han oro ichil eta prestu bizi dira.
8
Nola utzi Hergarai hitz bat erran gabe,
Ahatsa, Lecumerri eta zu Mendibe?
Hor bizitzea baino othe da deus hobe?
9
Donibaneri hurbil altchatzen Uharte.
Donibane bezambat nahiak zarerte!
Artos ase on zombait egin,... ordo arte!
10
Nahiz den Garazitik puzkaz urrunegi,
Choko batean irriz badago Arnegi;
Izena ukhan gatik, ez da arno egi.
11
Ur handian igeri huna Eihalarre;
Ahapetik diote: «Pues! Akelarre!»
Asto kabaleriak izan dauke, bilzarre...
12
Eihalarreri hurbil da Ezterenzubi;
Holako herriek ez dotzenan hamabi;
Miarritzeri urez nausi da Behobi!
13
Horchet nik ahanzter hut hi gaicho Ainzile,
Dioie ez hizala hamabost egik...
Mañifikatian ere duk: «Aintzile suae!»
14
Persu hauk emaitea ez gaitzi nehori!
Irriz ez bada haizu persulariari,...
Barkamendu eskatzen dautzuet orori.