inprimatu
Eskualdun soldadoa
Izenburua:
Eskualdun soldadoa
Sinadura:
Barbier, Jean (J.B., Donibane-Garaiztarra, Ganich)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Barbier, Jean

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
953.zk.
Orrialdea:
4

Eskualdun soldadoa

 

Barbier, Jean (J.B., Donibane-Garaiztarra, Ganich)

 

 1

 

 Alhorraren erdian, arratsalde hartan,

 Ogi ederra jorik, ari zen sorhotan;

 Kanpoari begira zagon lorietan...

 Ezkila entzuten du banbaka bet-betan!

 

 2

 

 «Gerla, gerla Frantziak!» oi hitz lazgarria!

 Hor utzi behar zuen etxea, herria!

 Espainia hurbil da, hurbil mug'harria...

 «Urrun dohala gogo ahalgegarria!»

 

 3

 

 Adios ene andre eta ene haurrak,

 Adios nik hoin maite nituen bazterrak!

 Adios, ne'eliza, hil-herri zaharrak.

 Agian nik oraino ikusi beharrak!»

 

 4

 

 Alemanari buruz, goiz batez, harmetan,

 Eskualdun soldadoak, gudu furietan,

 Etsai higuingarria, orro-marrumetan,

 Sista sista zeraman, xixpa errainetan.

 

 5

 

 Hor, bet-betan bala bat, ez dakit nik nundik,

 Firurikan heldu da, han nunbeit urrundik.

 Bere besoak aintzin, lurrean etzanik,

 Eskualduna han dago, odolez husturik.

 

 6

 

 Ez hil eta ez bizi, begiak hestean.

 Herria ikusi du bere aintzinean...

 Bi egunen buruan, atzarri denean,

 Herriaren izena zuen ezpainean.

 

 7

 

 «Nun naiz bada ni hemen, zer zeraut gertatu?...

 Ai! orhoitzen naiz orai, etsaiak kolpatu!

 Frantziarentzat banaiz hantxe odol hustu,

 Gain hartarat gateko... behar naiz moldatu...»

 

 8

 

 Oro hari, ondoan, amultsuki beira,

 Zer nahi egiterat ekarriak dira.

 Bainan hek ez aditzen Eskualdun mintzaira!...

 Bi begiak hetsirik, hor doa hiltzera!

 

 9

 

 «Adios, edo ez, ez, berriz ikus arte!

 Jainkoa, haur, andrea, nituen hoin maite!

 Frantses Herri maitea, libre bizi zaite!

 Nere haurrak, Frantsesek haziren zaituzte!...»

 

 10

 

 Eskualdnn soldadoa, hil hadi bakean!

 Jainkoak harturen hau bere sahetsean:

 Eskuara bazakie guziek zeruan,

 Hegaldaka hoala goiti deskantsuan!

 

 11

 

 Esknaldun soldadoak, ohore zueri,

 Ohore hor gaindika hil zirezteneri!

 Hatsa eman duzue Frantses-Herriari,

 Zuen arima aldiz Jainko maiteari.


inprimatu