Eskualdun hil-herriak
1
Elizaren ondoan, oi Eskualdun haurrak
Gure hilen berriak zoin diren ederrak!
Han dagozi bakean aitaso zaharrak,
Han ditut etzan nahi nik ene hezurrak.
2
Kurutze, lore eta elhorri churiak
Elgarreri yosirik dira ezarriak;
Iguzkiak bezala ilhurgi-zariak
Ongi aphaintzen ditu gure hil-herriak.
3
Primadera goizetan etchealdetikan
Choritto bat heldu da berriz hanturikun,
Berri hek salaturik hobira musikan,
Badoha loreno bat handik harturikan.
4
Udako arratsetan zeruko izarrak,
Ihinztatuz doazi lur meta nabarrak;
Zinez erran liteke ahiden nigarrak,
Bilduak daduzkala hil-herriko lurrak.
5
Lur pean lo dagozi gure arbasoak
Iguzkirat itzuliz zango'ta besoak,
Zeru zolarat aldiz daduzkate soak
Direlakotz gelditzen Eskualdun osoak,
6
Igande guziez hau herria da biltzen;
Beren egitekoez ez dira ichiltzen;
Hobian berehala hila da higitzen
Zeren dituen haurrak ondoan aditzen.
7
Elizan direlarik aurhideak sartu
Lehenako kantuak ditu ezagutu,
Haren hezur gaichoak dira ikharatu,
Airea lur pean du berak akhabatu.
8
Angelus erran eta buru has emanak
Hil hobien ondoan dagozi gizonak,
Andrek aldiz dauzkate lurrean belaunek,
Zerurat doazita othoiz kartsuenak.
9
Hitzak bakharrik dira orduan gelditzen,
Beso baten gainean oro dira yartzen:
Atseginekin dute herrian aditzen
Leheneko paretan pilotak zartatzen.