Eskualdun hil-herriak
J.B.
1
Elizarren ondoan, oi Eskualdun haurrak,
Gure hilen berriak zoin diren ederrik!
Hau dagozi bakean aitaso zaharrak,
han ditut gitzan nahi nik nere hezurrak.
2
Kurutze, lore eta elhorri choriak
Elgareri josirik dira ezarriak;
Iguzkiak bezala ilhargi-zariak
Ongi aphaitzen ditu gure hil-berriak,
3
Primadera goizetan, etche-aldetikan
Choritto bat heldu da berriz hanturikan.
Berri hek salaturik hobirat musikan.
Badoa loreņo bat handik harturikan,
4
Udako arratsetan zeruko izarrak,
Ihinztatuz doazi lur meta nabarrak:
Zinez erran liteke ahaiden nigarrak
Bilduak daduzkala hil-herriko lurrak.
5
Lur-pean lo dagozi gare arbasoak,
Iguzkirat itzuliz zango 'ta besoak;
Zeru gainerat aldiz daduzkate soak.
Direlakotz gelditzen Eskualdun osoak.
6
Igande guziez han herria da biltzen;
Beren egitekoez ez dira ichiltzen!
Hobian berehela bila da higitzen,
Zeren dituen haurrak ondoan aditzen.
7
Elizan direlarik aurhideak sartu,
Leheneko kantuak ditu ezagutu
Haren hezur gaichoak dira ikaratu,
Lur pean airea du berak akabatu.
8
Anjelus erran eta buru-has emanak,
Hil-hobien ondoan dagozi gizonik,
Andreak aldiz dauzkate lurrean belhaunak,
Zerurat doazila othoitz karsuenak,
9
Hilak bakarrik dira orduan gelditzen;
Beso baten gainean oro dira jartzen
Atseginekin dute herrian aditzen
Lehengo errabota pilotak zartatzen.
10
Ilhun beltzean dira entzun irrintzinak.
Kantabre arbasoek finkatzen zuztenak.
Hilak lokhartu dira hil herrian denak:
Ohikoak dagozi bethi Eskualdunak!