Eskualdun hil-herriak
Barbier
1
Elizaren ondoan, oi Eskualdun haurrak,
Gure hilen herriak zoin diren ederrak
Han dagozi bakean aitaso zaharrak,
Han ditut etzan nahi nik ene hezurrak.
2
Kurutze, lore eta elhorri churiak
Elgarreri yosirik dira ezarriak;
Iguzkiak bezala ilhargi-zariak
Ongi aphaintzen ditu gure hil-herriak.
3
Primadera goizetan etchealdetikan
Choritto bat heldu da berriz hanturikan,
Berri hek salaturik hobira musikan,
Badoha loreņo bat handik harturikan.
4
Udako arratsetan zeruko izarrak,
Ihinztatuz doazi lur meta nabarrak:
Zinez erran liteke ahiden nigarrak,
Bilduak daduzkala hil-herriko lurrak.
5
Lur pean lo dagozi gure arbasoak
Iguzkirat itzuliz zango'ta besoak,
Zeru zolarat aldiz daduzkate soak
Direlakotz gelditzen Eskualdun osoak.
6
Igande guzien han herria da biltzen;
Beren egitekoez ez dira ichiltzen;
Hobian berehala hila da higitzen
Zeren dituen haurrak ondoan aditzen.
7
Elizan direlarik aurhideak sartu
Leheneko kantuak ditu ezagutu,
Haren hezur gaichoak dira ikharatu,
Airea lur pean du berak akhabatu.
8
Angelus erran eta buru has emanak
Hil hobien ondoan dagozi gizonak,
Andrek aldiz dauzkate lurrean belaunak,
Zerurat doazila othoiz kartsuenak.
9
Hilak bakharrik dira orduan gelditzen,
Beso baten gainean oro dira yartzen:
Atseginekin dute herrian aditzen
Leheneko paretan pilotak zartatzen.
10
Ilhun beltzean dira entzun irrintzinak,
Kantabre arbasoek zinkatzen zuztenak:
Hilak lokhartu dira hil-herrian denak:
Ohikoak dagozi bethi Eskualdunak!
11
Elizaren ondoan, oi Eskualdun haurrak,
Gure hilen herriak zoin diren ederrak!
Han dagozi bakean aitaso zaharrak,
Han ditut etzan nahi nik ere hezurrak.