Eguberri
Barbier, Jean (J.B., Donibane-Garaiztarra, Ganich)
1
Betlemeko establian,
Lasto hutsaren gainean
Jesus ttikia etzana
- Zoin maite zaitudan! -
Doi-doietan jina
Heia txar batean!
2
Gau-erdi da, negu mina:
Horma ari du, samina...
Bi animalen erdian
- Zoin maite zattudan! -
Hotzez ikharetan
Heia txar batean!
3
Horra belhaunka emanak
Bihotza sutan, artzainak
Othoitz kartsuetan ari...
- Zoin maite zaitudan! -
Zu irriz heieri
Heia txar batean!
4
Ama Birjina gaixoa
Eta San Josep mditea
Lorietan zuri beha...
- Zoin maite zaitudan! -
O gaurko loria
Heia txar batean!
5
Izarrak zuri begira
Horra dantzan hasi dira:
Taula artetarik zuri
- Zoin maite zaitudan! -
Oro irriz ari
Heia txar batean!
6
Aingeruek gaur zerua
Trumilka dute hustua:
Hauxe da hegal-burrunba!
- Zoin maite zaitudan! -
Zerua gaur hor da
Heia txar batean!
7
Iduzki ederra baino
Zarelakotz ederrago,
Besotan harturik, Jesus,
- Zoin maite zaitudan! -
Jaten zaitut musuz
Heia txar batean!
8
Jesus ttikia, gau huntan
Huna gu bozkariotan!
Bihotzez «Ongi-ethorri!»
- Zoin maite zaitudan! -
Bai, «Ongi,ethorri!»
Heia txar batean.
|