inprimatu
1858-ko neskak
Izenburua:
1858-ko neskak
Sinadura:
Baluyan, M.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Baluyan, M

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
997.zk.
Orrialdea:
7

1858-ko neskak

 

Baluyan, M.

 

 1

 

 - Ai, ei, ai, ama, buruan min!

 Arto jorrara gan ezin!

 Josteko batzu nere gelan orai banituzke behin.

 Bertzela ez dakit zer egin.

 

 2

 

 - Bai, nere haurra, bahoake,

 Nahi badun izan bake.

 Hire aitak ema-sabelaz ez du batere sineste.

 

 Zertako hartu du emazte?

 

 3

 

 - Mankan, ama ote da kafe?

 Xortatto bat nahi nuke

 Kurrukaka nere sabela nihon ere ez dagoke.

 Laguntza zerbait behar luke.

 

 4

 

 - Bai, nere haurra, izanen dun,

 Kausi badezaket nehun.

 Agorient ttantta bat ere xixari hiltzeko on dun.

 Beharra badut nik egun.

 

 5

 

 - Herriko besta hemen dugu,

 Ni behar naiz ahalketu!

 Soin berriaren egiteko aitak ez omen du diru

 Beharko dugu enganatu!

 

 6

 

 - Zein ilunik zauden, Piarres!

 Zeren duzu kopeta beltz?

 - Ai, Maria, diru-galdea... eta nik moltsan baterez.

 Etxea bete dugu zorrez.


inprimatu