inprimatu
Hexur-ixtorio
Izenburua:
Hexur-ixtorio
Sinadura:
Bake-xori
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bake-xori

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1975
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1286.zk.
Orrialdea:
4

Hexur-ixtorio

 

Bake-xori

 

 1

 

 Behin pertsu andana bat,

 ontsa izartuak, apaindura ederrean;

 gero lerro-alde bat, barrastan,

 hizkuntza aberatsean;

 lehena B.D.-k egina,

 bigarrena, Etxamendi-k igorria,

 irakurtu ahal dituzue kaseta huntan,

 iragan asteetan.

 

 2

 

 Gatz-biperrak azkar emaitea

 laket zaiote, bati ala besteari;

 eta ere, menean duten ber, ozpina

 gainerat ixurtzea

 salda samina!

 

 3

 

 Hastapena: B. D-ri gertatu zaio

 hexur bat zintzurrean trebes,

 zerbeit entzunik

 makur zitzaionik.

 Mendekatu nahi izan du kozinerari.

 Alabainan, besterik nori?

 

 4

 

 Bainan... Bainan... hortan da guzia,

 Eta auzia:

 Kozinerez tronpatu dela

 Jin zaio errefera.

 

 5

 

 Eta... Eta... Etxamendi-ri

 Hezur hori

 Zintzurrean trebes jarri !

 Hezur handia

 Eta zorrotza;

 Edo hertxia, zintzurra!

 Haren itho-beldurra!

 

 6

 

 Bi xori horien artean sartzea

 Zuhur othe da?

 Hartuko dut ausartzia.

 Biak ezagun ditut, biak adixkide

 Edo bederen uste!

 Bizi zaizte bakean, zuek biak,

 Xori pago-gorriak!

 

 7

 

 Edo-zer izan dadin

 auzoarekin ibili tratua,

 Izan zira, Etxamendi, hautatua

 Ta beraz beste bat baztertua.

 Hau da egia,

 Ezin hautsizkoa.

 Zuretzat ohore

 Merezimendu gehienen jabe

 Zinenez geroz, dudarik gabe.

 

 8

 

 Ohantzearen egiteko ukan duzu

 Asko diru.

 Ez izan beldurrik:

 Ez du turnatzerik.

 

 9

 

 Orduan egin zinuen onhartzea

 Bai eta ere eskurat hartzea.

 Egungoa duzu,

 Sobera ez bazautzu

 Den hura aitortzea.

 Galde hau zuri: B. D.

 entzun eta paso

 Utzirik ez dea hobe,

 hala ez dena frango?

 Kantaria kantuz bego.

 Fornitzea lana zaio.

 

 10

 

 Ez xeka ixkilimarik

 Belar meta batean;

 Bera agertuko da, ez da dudarik,

 Selauria garbitzean.

 

 11

 

 Emazue kantu,

 Egizue pertsu,

 Ahal bezain usu.

 

 12

 

 Eta nik bakotxari

 (eginen dut kasu)

 Moko-puntan musu!


inprimatu