inprimatu
Garraisiak
Izenburua:
Garraisiak
Sinadura:
Baez Mujika, Josu
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Baez Mujika, Josu

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1195.zk.
Orrialdea:
56

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Garraisiak

 

Baez Mujika, Josu

 

 I

 

 Itxuraz hala dirudi

 gezurra egi irudi

 gogor dirade mugi

 sasiko jakinduri,

 baztarrak endreda beste

 ezin moztu gure hezte.

 

 II

 

 Fameli batuak hautsi

 bakea tiroz igurtzi

 iskanbila ez gutxi

 halere gogor eutsi,

 haur deihadarraren hotsa

 geroko fruitu jaiotza.

 

 III

 

 Ama gaixoen bularrak

 gauerdiko hots zatarrak

 betikoen marmarrak

 etsaien hatzaparrak,

 zergatik izan astuna

 egi finaren fortuna.

 

 IV

 

 Ipar eta Hegoalde

 hautsi ezinezko molde

 gu omen errebelde

 dena behar debalde,

 bakea eskatu eta

 trukez herriko krisketa,

 

 V

 

 Gogozko dute nolabait

 hartzekoa balitz nornahik

 indarkeri balitzaik

 soluziorik zerbait,

 oker habila sestraka

 benetako mandokrata.

 

 VI

 

 Izanik al dugu erru

 hautsiaz gure esparru

 zigor eta desterru

 kate eta amorru,

 finenak nahi dituztela

 erruki gabe konjela.

 

 VII

 

 Exilio herri zena

 orain zaigu okerrena

 gau ilunaren lema

 ene, gure barrena,

 kontura hadi betiko

 ez haugula ez begiko.

 

 VIII

 

 Zaila izango duk Frantzi

 egin dukana ahantzi

 mozorro beltzez jantzi

 haizena irakatsi,

 kontura gaituk gu ere

 zein den hire gizalege.

 

 IX

 

 Herriak askatasuna

 oinazezko erantzuna

 entzun guk dioguna

 har ezazue luma,

 euskaldunak beti gora

 altsatuko du aizkora.

 


inprimatu