inprimatu
Bustian - Trunkulun Mariya
Izenburua:
Bustian - Trunkulun Mariya
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
16
Alea:
782.zk.
Orrialdea:
[10]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Bustian - Trunkulun Mariya

 

 

 Mariya zen oso neska ederra.

 Erriyan zagon ederrena.

 

 Eta eskondu zen baserritar

 aberats batekiñ.

 

 Etzuten semerik izan.

 

 Eta orri artan jarri zioten

 izena Bustan - Trunkulun.

 

 Eta orregatik deitzen- tzioten

 Maria Bustan - Trunkulun.

 

 Zuten itxe orretan morroi

 ttiki bat, amalau urtekua.

 

 Nagusiya eta morroya elkar

 asko maite ziran.

 

 Baserri artan zuten azienda

 aundiaren tartian, mando - ttiki

 gorri bat, eta morroi- ttikiyak

 asko matte zuen, eta jostatzen

 ere ibiltzen - tzen.

 

 Nagusiya juaten - tzen aste-

 -asterik Burgosera siran - bela-

 rran billa.

 

 Eta orduan Mariak esatentzion

 maña aundiyakiñ:

 

 -Orain ere basuas eta emen

 galditzen naiz ni bakarrik pena

 aundiyakin nere barrenan.

 

 Egun batian juan beartzue-

 nian Burgosera nagusiya,

 morroi ttikiyak esantzion:

 

 -Beori juaten denian Bur-

 gosera, emen farra aundiyak

 egitten dute. Etortzen dire onara

 itxeko - andrian bi lagunak eta

 bikariyo jauna eta apaiza jauna

 ere bai, eta denak ederki pasa-

 tzen dute emen, ederki mendaittu

 eta kantatu eta dantzatze ibil-

 tzen dira.

 -Ezta ori egiya izango!

 -Bai, bai jauna, egiya da

 ori.

 -Bueno ba, ori egiya bada,

 iretzat mando gorriya. Eta

 oraiñ egiñ nik esaten disutena:

 Itxian duen saski gustiyak

 busti - busti egin bear duzu, eta

 eyan diren arpillera aundiyak

 ere busti, eta eyan bertan zintzi-

 llik jarri exkin batian. Eta an

 atzian saskiyak gorde. Etxeko

 andriak galdetzen ba - dizu zer-

 taako dagozten an, esayoyu na-

 gusiyak esan dizula gausa ayek

 ez andik mugitzeko, bera etorri

 bitartian.

 

 Beti bezala joantzen ba Bur-

 gosera, eta atsalde artan asi

 ziran ollaskuak iltzen ta sukal-

 dian afana aundiyakin menda-

 riya egitten.

 

 Eta beti bezala etorri ziren

 Mariyaren lagunak eta bikariyo

 jauna beste apaizakin.

 

 Eta mayan exerita ederki jan

 eta eran - tzuten.

 

 Kafia eta kopan atzetik umo-

 rea altsatuta asi ziren bertsuak

 botatu biartzutela.

 

 -Aber, Mariyak kanta deza-

 la!

 

 -Ez, ez, ni ez lemixi. Bika-

 riyo jaunak asi bear du.

 

 Eta orrela asi zen kantatzen:

 

 "Nagusiya dugu Burgosen

 Zirama- belarrak ekartzen

 Arrek eztu pentsatzen

 Gu nola geraren dantzatzen.

 Ai ui egiya

 "Bustan - trunkulun Mariya.

 

 Txaloka asi ziran eta gero

 altsatu zen Mariya bere bertsua

 botatzera:

 

 "Ollaskotxuak erretzen

 Ta ollundatxuak plumatzen

 Arrek eztu pentsatzen

 Gu nola geraren dantzatzen,

 Ai ui egiya

 Bustan-trunkulun Mariya."

 

 Txalo aundiyak berriz egin-

 tzuten, eta apaiza jauna

 tsutik jarri zen bere bertsua

 botatzen:

 

 "Nagusiya gu bañan obeki

 Gausa ona zer dan badaki

 Ari arekin Maria

 Zala guztiz dantzariya

 Ai ui egiya

 Bustan- trunkulun Mariya".

 

 Pixka bat ixillik geldittu zi-

 ran eta orduan etxeko nagusiya

 arpilleran atzetik gordia zago-

 na asi zan bere bertsua ere bo-

 tatzen:

 

 "Nere muttiko ttikiya

 Ik esan diak egiya

 Ari arekin Maria

 Zala guztiz dantzaria

 Iretzat duk mando gorriya".

 

 Atera zan makilla aundi bat

 eskuan eta xautu zituen denak

 etxetikan.

 


inprimatu